Herriz Herri - Irulegi (NB) | 2021eko Abenduaren 02a
Lokala birziklatze gunea idekia
Lokala Birziklatze gunea, Donibane Garazitik Irulegira etorria da, bere ateak joan den astelehenean berriz ideki ditu. Idekia da astelehen eta ibiakoitzetan (10:00-13:00) eta asteazkenetan (10:00-13:00 eta 15:00-18:00). Egun horietan puskak pausatzen ahal dira ekarpen xokoan eta bigarren eskuzko puskak erosi prezio apaletan.
Eguberriko apaindura eta opari hautaketa bada, bai eta izaiak. Eguberriaren magia maluruski galdua dugu kontsumo gehiegikeriaren faborean. Bainan garai horren kalte eta kutsadura entseatzen ahal da ttipitzen, kontsumo iraunkorra xedetzat hartuz. Hau da, besteak beste, bigarren eskuko puskak hautatuz eta tokiko ekonomia sustatuz.