Herriz Herri - Kanbo (L) | 2021eko Abenduaren 02a
Manifestazioko deialdia
Astekari huntan berean aipatu ginuen Marienieko bazterretan lur batzuk saltzekoak zirela, mugimendu desberdinek salmenta hori salatu zuten. Kanboko sartzean diren Marienieko laborantzako lurrak, Kanboko Tokiko Hirigintza Planoak (PLU), 2019an 11 hektarea eraikigarri bilakarazi ditu.
Horren ondorioz mobilizazioak hasi dira, aitzineko astean bilkura egina izan da, 80 bat kanboar hurbildu dira. Nahi Dugun Herriak, abenduaren 4an (10:30) manifestazio deialdi egiten du. Abiatzea Marienieko funtsetik abiatuko da, Herriko Etxean bururatzeko.