Herriz Herri - Senpere (L) | 2021eko Abenduaren 02a

Mediatekan euskal ihauteriak solasgai

Abenduaren 3an (19:30), Xabier euskal sainduaren ospatze egunean, Beñat Zintzo-Garmendiak mediatekan hitzaldia emanen du. Bere mintzaldian aztertuko du euskal ihauterietako errituak eta sinbolikoak. Bada zer kontatzeko gai huni buruz, jakinik herri askotan pertsonaiek mezu bereziak partekatzen dituztela herritarrek baizik ez ulertzeko gisan. Aldiz lema berarekin eta beti Beñat-en eskutik, argazki-erakusketa aurkeztua da, abenduaren 6tik otsailaren 6a arte, mediatekan deneri zabaldua. Hemen aurkitu daitezke pedagogiko moduan, zazpi lurraldeetan banatutako dozena bat pertsonaiak, lokalizazio karta, argazki bakoitza euskaraz eta frantsesez komentatua. Xehetasunak: 05 59 54 50 05 – mediatheque@senpere64.fr.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Herriz Herri - Senpere (L) | 2021/12/02

Haurren herriko kontseilua

Haurren%20herriko%20kontseilua

Azaroaren 16an, iragan da kontseilu hunen lehen bilkura, Dominique Idiart auzapezak ongi-etorria egin bezain laster, hautetsi gazteak beren kargu berriari lotu dira, herriko lau eskoletako ikasleen proiektuak aurkeztuak izan diten taldeka euskaraz ala erdaraz. Ingurumena, hiritartasuna eta aisialdia izan dira gai nagusiak eta gai horien arabera sailkatu dituzte beren proiektuak eta batzordeka eztabaidatu eta lehentasunak adostu. Sekulako xedeak azaldu dira, hauetan kezka ekologikoak, baita elkartasunezko ekintzak eta ongizatea. Abenduaren 14an elkartu beharrak dira gai horien barnatzeko, emanen dauzuegu hauen berri.

Irakurri segida

Herriz Herri - Senpere (L) | 2021/12/02

Abenduko kontzertua elizan

Abenduaren 5ean (17:00), Natacha Triadou biolinista ospetsuak, musika klasikoaz gozatuko du elizaren barne berotua. Jende guziendako aparteko programa da, 17. mendetik 19. mendera, bidaia musikala batean joanen gira, biolinaren sekretuak haren alderdi tekniko eta soinudunak ezagutzeko. “Biolin bertutetsua” izendatu dute, alabainan goi-mailako musikagileen obrak aurkeztuak dira, Bach, Locatelli, Biber, Albeniz, Paganini eta beste. Senpereko Kultur eta Ondare elkarteak antolatzen du, sartze librea da, parte hartzea librea eskaerarekin, holako baldintzekin hutsezina.

Irakurri segida

Herriz Herri - Senpere (L) | 2021/12/02

Etxebizitza eta lurraren kudeaketa

Abenduaren 7an (18:30), mahai-inguru hunek segida hartzen du joan den hilabeteko ekitaldiari, nun aipatua zen lurraldearen antolamendua. Gaur-egun etxebizitza, kezkarik handiena bihurtzen ari da, nola egin lekuko jendeek bizitegi bat aurki dezaten, ikusiz oraingo prezioen garapen etengabea?Azkeneko manifestaldiak Baionako karriketan 8.000 kide inguru bildu ditu, egoera zinez minberatsua, batzu egoitzik gabe gelditzen baitira. Larreko kulturgune, mahai-inguruan animatzaileaz gain, bi hizlari ezagunek beren lekukotasuna eta iritziak emanen dituzte. Hauek dira, Euskal Herriko Laborantza Ganbarako Patxi Iriart eta bestalde Beñat Etxebeste,“Etxalde” elkartearen esperientzia azalduko du. Antolaketan Eusko Ikaskuntza, Senpereko herriarekin batera.

Irakurri segida

Herriz Herri - Senpere (L) | 2021/12/02

Téléthon asteburuan

Urtero heldu zauku, negura sartzerakoan, ezinbesteko ekitaldia, herriko zonbait elkartek parte hartzen dute beren gisa. Ostiralean (19:00), Larreko salaren atarian dantza ikusgarriak Zumb’Tomic eta Urdanka (country) elkarteek eskainirik, publikoak ere parte hartzen ahalko du. Larunbatean (9:00-12:00) pilota plazan, ohiko suhiltzaileen erakustaldia: sute-tutu erabiltzea, kamioi itzuliak eta abar. Bertzalde, Intermarche saltegian, egun osoan“Caddython” iraganen da Lion’s Club elkartearen ekimenez. Aldiz abenduaren 12an, Gantxiki trinketean herriko pilota batzordeak zozketa antolatzen du, Iparraldeko esku-huskako finalen kari.

Irakurri segida

3619. zbk

Gure Hitza | 2021/12/02

Euskaraz mintza, euskara irakur, euskaraz idatz

Peio Jorajuria

Ostiral huntan ospatuko da euskararen nazioarteko eguna. 1949an, Eusko Ikaskuntzak zuen erabaki egun horren ospatzea, Xabierreko Frantziskoren besta egunean, hots abenduaren 3an, euskal hizkuntzaren unibertsaltasuna goratik jakinarazteko. Geroztik urte oroz errepikatzen da egun hori. Gainera, Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak 1995ean ofizialdu zuten egun hori, indar oraino handiagoa eman nahiz.

“Euskararen eguna hainbeste urtez ospatzen eta gure mintzaira xaharra beti erreka zolan!” Bai, hala da, emazteen egunaren pare, “emazteak martxoaren 8an goraipatuak baina urte guzian beti berdin gutietsiak”. Ez gaiten lotsa. Bakoitzak gure xokoan egin dezakegu euskararen aldeko urratsa, eta ttipia izanik ere, urrats guziak bat bertzeari juntatuz, euskara bizirik atxikiko dugu. Euskararen egunean bururatuko den “Euskararen urtaroak” oldar berezia em...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016