Herriz Herri - Urruña (L) | 2021eko Abenduaren 02a
Xanpol Urrutia Himalaian
Xanpol Urrutia ezaguna da Urruñan, herriko harakin fina delako, eta baita ere mendizale amorratua delako. Euskal Herriko mendiak maiz korritzen ditu, Iparraldean zein Hegoaldean. Jaz Kilimanjaron, Afrikan zehar, ibili zen eta aurten, berriz, Himalaian barna, sei mila metroko mendi gailurretara igoz. Laster gurekin izanen dugulakoan, lerro hauetatik agur beroa igortzen diogu.