Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2021eko Abenduaren 02a

Mus eta zinema

Abenduaren 4an, Uztaritzeko Louis Dassance ikastolak zinema gaualdia antolatzen du (17:00), haurrentzat euskaraz, Bilgune gelan. Emanen da Asterix “Edabe magikoaren sekretua”. Bainan zine emanaldiaren aitzinean musean hartzen ahalko da, pare bakotxa jende heldu eta haur batez osatua izanen dela. Antolakuntza errexteko izenak eman behar dira telefono huntara: 07-86-29-50-27. Momentu goxo bat pasatzeko parada. Osasun karta derrigorrezkoa izanen da ikusliar eta parte hartzaile guzientzat bai eta ere maskarak. Jateko eta edatekoak segurtatuak izanen dira, tokian berean. Ongi etorri deneri.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2021/12/02

Familien eguna

Uztaritzeko Gazte Informazio guneak familiaren eguna antolatzen du, heldu den abenduaren 11n, larunbatarekin (9:30-17:30). Osasunari buruzko jokoak, antzerkia, gozamen tailerrak, musika eta lagunarteko momentuak hitzorduan dira. Egitaraua ikus daiteke ere afixetan. Urririk den ekitaldi horrekin, bada familian egun goxo baten pasatzeko parada. Bilgune gelan iraganen den egun hortara gomita luzatua da deneri. Tailerretan parte hartzeko hobe aitzinetik izenak emaitea, Gazte Informazio guneari.

Irakurri segida

Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2021/12/02

Eguberriko merkatua

Uztaritzen ohiko Eguberriko merkatua iraganen da, abenduaren 4an, Hiribehereko pilota plazan (9:00-14:00). Aurkitzen diren ekoizpenez bestalde izanen dira artisauak beren Eguberriko opariekin eta apainketak egiteko behar guziekin. Erran gabe ere doa Bizar Zuri hor izanen dela, publikoan haur eta helduen plazerarentzat. Janari eta edari segurtatuak izanen dira tokian berean. Merkatu on deneri.

Irakurri segida

Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2021/12/02

Zurrumurru

Hedabide askotan zabaldu da Lesbats mediku eta lehengo auzapezak diru bihurtze batzu egin dituela, CPAM asurantza kesaren kaltetan. Xuxen egia eta gezurra nun den, agian agertuko da ondoko egun eta astetan. Gisa guziz herriko hautetsi ohi batentzat publizitate txarra.

Irakurri segida

3619. zbk

Gure Hitza | 2021/12/02

Euskaraz mintza, euskara irakur, euskaraz idatz

Peio Jorajuria

Ostiral huntan ospatuko da euskararen nazioarteko eguna. 1949an, Eusko Ikaskuntzak zuen erabaki egun horren ospatzea, Xabierreko Frantziskoren besta egunean, hots abenduaren 3an, euskal hizkuntzaren unibertsaltasuna goratik jakinarazteko. Geroztik urte oroz errepikatzen da egun hori. Gainera, Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak 1995ean ofizialdu zuten egun hori, indar oraino handiagoa eman nahiz.

“Euskararen eguna hainbeste urtez ospatzen eta gure mintzaira xaharra beti erreka zolan!” Bai, hala da, emazteen egunaren pare, “emazteak martxoaren 8an goraipatuak baina urte guzian beti berdin gutietsiak”. Ez gaiten lotsa. Bakoitzak gure xokoan egin dezakegu euskararen aldeko urratsa, eta ttipia izanik ere, urrats guziak bat bertzeari juntatuz, euskara bizirik atxikiko dugu. Euskararen egunean bururatuko den “Euskararen urtaroak” oldar berezia em...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016