Euskal diaspora | 2021eko Abenduaren 02a

Uxue Alberdi Mexikon, Euskararen Eguna (ENE) eta Trujilloko Euskal Etxea

Uxue%20Alberdi%20Mexikon_%20Euskararen%20Eguna%20(ENE)%20eta%20Trujilloko%20Euskal%20Etxea

MEXIKO HIRIA, MEXIKO. Izan ere ostiral huntan Mexiko Hirian bururatuko du Uxue Alberdi idazle eta bertsolariak joan den astelehenetik Guadalajara eta Mexiko Hirian barna bere eleberri “Jenisjoplin” besapean egiten ari den bira. Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokaren karietara, erran nahi baita munduan diren liburu azoka garrantzitsuenetarik den hortan, espainolezko liburuetan mundu-erreferentzia. Uxue Alberdiren liburuak, gaztelaniara eta ingelesera itzuli dira mementuko, eta heien bidea ari dira egiten hizkuntza hauetan ere. Feiraren testuinguruan, zenbait mintzaldi, solasaldi, elkarrizketa eta saiotan hartu du parte, Azokan berean eta hiriko liburudendetan. Azaroaren 29an, Guadalajarako Impronta eta Gandhi liburudendetan. Abenduaren 1 eta 2an, Azokako bi aretotan mintzatuko da, eta 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, Mexiko hiriburuko Volcana liburudendan, Yael Weiss idazle, argitaldari eta itzultzailea solaskide.

EUSKARAREN EGUNA. Diasporari lotua sortu zen Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) dugu ostiral hau, munduko hamaika euskal etxetan oihartzuna duen eguna, eta heietan euskal ikasle direnek bereziki ospatzen dute, baita Etxepare Euskal Institutuak berak munduko unibertsitateetan sustatzen dituen euskara eta euskal kultura klaseetan ere. Besta, elgarretaratze, jolas-egun, kantaldi, poema irakurketak antolatu dira aste osoan munduan ENEren ospagarri. Bizpahiru adibide aipatuko ditugu: AEBn, Idahoko Boisen, Todor Azurtzaren bertsoez bideo polit adierazgarri bat sortu dute, EEko jendeen partaidetza handiz. Alemaniako Berlinen, "Sua" deitu poesia erotiko saioa eskainiko dute hiriko areto batean, eta ondoren txokolate beroa partekatuko. Argentinako La Platan, ikasleak UNLPko Karakachoff eraikinean bilduko dira, eta Zoom bidezko solasaldi bat ukanen dute Maizpide Euskaltegiko Jon Urdangarinekin. Online edo zuzenean har daiteke parte. Ondotik, topa eginen dute euskararen eta euskaldunen geroaren alde, Zoom lokarri, beste hamaika jenderekin mundu osoan.

TRUJILLO, PERU. Gogo handiz segitzen du lanean Trujilloko Euskal Etxe gazteak. Azaroaren 21ean Zoom elgarretaratze bat egin zuten Galarreta deituraren inguruan, partaide zirela Euskal Herritik Goretti Dañobeitia eta Mikel Markez kantaria. ENE ospatzeko, heien egoitzan bilduko dira abenduaren 3an, eta online arituko dira zuzenean euskararen aldeko besta batean partaide, Hego Amerikako beste euskal etxe batzuekin bat eginik. Abenduaren 17an, elkartearen laugarren urtebetetze besta, eta Eguberria ospatuko dituzte, eta bisita eginen diote zahartetxe bati, opariekin. Eta urtea bururatzeko, abenduaren 19an, Zoom bidezko nazioarteko beste elgarretaratze bat muntatu dute, 'Olano, munduari bira' izenpean, oraino adierazi ez dituzten beste osagai batzuekin. Urtea ongi bukatu, hobeki hasteko.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3619. zbk

Gure Hitza | 2021/12/02

Euskaraz mintza, euskara irakur, euskaraz idatz

Peio Jorajuria

Ostiral huntan ospatuko da euskararen nazioarteko eguna. 1949an, Eusko Ikaskuntzak zuen erabaki egun horren ospatzea, Xabierreko Frantziskoren besta egunean, hots abenduaren 3an, euskal hizkuntzaren unibertsaltasuna goratik jakinarazteko. Geroztik urte oroz errepikatzen da egun hori. Gainera, Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak 1995ean ofizialdu zuten egun hori, indar oraino handiagoa eman nahiz.

“Euskararen eguna hainbeste urtez ospatzen eta gure mintzaira xaharra beti erreka zolan!” Bai, hala da, emazteen egunaren pare, “emazteak martxoaren 8an goraipatuak baina urte guzian beti berdin gutietsiak”. Ez gaiten lotsa. Bakoitzak gure xokoan egin dezakegu euskararen aldeko urratsa, eta ttipia izanik ere, urrats guziak bat bertzeari juntatuz, euskara bizirik atxikiko dugu. Euskararen egunean bururatuko den “Euskararen urtaroak” oldar berezia em...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016