Hegoaldean | 2021eko Abenduaren 02a

Auzitegi Nagusiak Covid-19 ziurtagiria ez baimendu

Erkidegoko Auzitegi Nagusiak ez du baimenduCovid-19 ziurtagiria ezartzeaostalaritzan eta gaueko aisialdiari lotutako lokaletan. Atzera bota du Jaurlaritzaren eskaria. Jaurlaritzaren asmoa zen nahitaez ziurtagiria erakustera behartzea hainbat tokitan sartzeko: 50 lagunentzako baino gehiagorentzako lekua duten jatetxeetan, diskoteketan, dantzalekuetan, ikuskizun aretoetan, musika-tabernetan eta karaokeetan, baita taberna berezietan, halaber udalerrian 150etik gora intzidentzia bazutenetan. Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi guziak, Elkarrekin Podemos-IU izan ezik, pasaportea eskatzearen alde agertuak ziren, kutsatzeak murrizten lagundu dezakeelakoan.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2021/12/02

Eusko Jaurlaritza "harrituta" ,"ulertu ezinik" agertu da.

Beste autonomia-erkidego batzuetan (Galizian, Katalunian eta Balearretan), ontzat ematen diren neurriak Euskadin oinarrizko eskubideak urratzen dituztela aldarrikatzeak, Jaurlaritzan harridura eta ulertu ezina sortu ditu. Honek hainbatetan eskatua dio Espainiako gobernuari babes juridikoa pandemia kudeatzeko. Europar Batasunak sortu zuen ziurtagiria pandemian estatu kideen arteko mugikortasuna errazteko. Madrilen ustez, autonomia erkidegoek badute nahiko eskumen Estatu osorako balio duen arau baten beharrik gabe. Euskadiko auzitegi nagusiak Jaurlaritzaren asmoak zazpi aldiz atzera bota ditu, Jaurlaritzak dio frogatua dela hori ez dela egia.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2021/12/02

Jaurlaritzak Gorenaren aurrean helegitea jarri du Auzitegi Nagusiaren erabakiaren aurka

Eusko Jaurlaritzako zerbitzu juridikoek argudiatu dute ziurtagiriaren neurria "beharrezkoa" dela birusaren transmisio olatu zabal berria gelditzen laguntzeko eta herritar guzien txertaketaare gehiagosustatzeko. “Oinarrizko eskubide batzuetan kalte egiten badu neurriak, beharrezkoa den eragina ekartzen baitu bizikidetza eta osasun publikorako”. Jaurlaritzak Covid ziurtagiria ezarri nahian jarraitzen du.Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak Covid pasaportea eskatzeko baimena ukatuondoa...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2021/12/02

Nafarroan Covid ziurtagiria indarrean

Indarrean da jada Nafarroan Covid ziurtagiriaren erabilera arautzen duen neurria. Foru Gobernuak zehaztu duenez, ziurtagiria 12 urtetik gorakoei eskatuko zaie, 60 mahaikidetik gorako edukiera duten jatetxeetan, diskoteka eta besta-aretoetan, kafe-ikuskizun lizentzia duten lokaletan eta baimen berezia duten tabernetan. Gisa berean, agiria eskatuko dute barnealdeetan eta jan-edanarekin ospatutako kultur-ekitaldi jendetsuetan eta 1.000 pertsonako edukiera gainditzen dutenetan.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2021/12/02

Durangoko Azoka: aitzinetik izena eman beharko

Durangoko%20Azoka:%20aitzinetik%20izena%20eman%20beharko

Gerediaga Elkarteak hainbat neurri hartu ditu Eusko Jaurlaritzak ezarritako osasun neurrietara egokitzeko. Horren ondorioz,Landako Gunean eta Platerenean, Ahotseneko kontzertuetan sartzeko, aldez aurretik izena eman beharko daDurangoko Azokaren webgunean. Barnean maska beharko da, eta ezingo da jan-edanean ibili. Landakon1.200 bisitariegoten ahalko dira aldi berean, erakusmahaiak bisitatzen,ordu eta erdiko tartean. Tarte hori bururatu eta, espazioa hustu eginen da hurrengo txandakoei lekua egiteko. Egunero,bost txandaegongo dira:10:00etatik 20:00ak arte.

Plateruenean50 kontzertuizanen dira, abenduaren 4tik 8ra, horietarako tokia ere Azokaren webean hartu beharko da aldez aurretik.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2021/12/02

Irun, Hendaia eta Hondarribia: migratzaileentzat aterabidea

Azken hilabeteetan gelditu gabe Sahara hegoaldeko herritarrak Euskal Herrira heltzen ari dira. Polizak kontrolak zorroztu ditu eta beren ibilbidea jarraitzeko modurik ez dute, Irunen eta Hondarribian ideki aterpetxeetan gelditzera behartuak dira. Halere, beren helmugara heltzeko beste bide alternatibo batzuk bilatzen dituzte, beren bizitza arriskuan ezarriz eta askotan bizitza galduz. Azken hilabetetan polizaren kontrolei ihes, 3 gazte ito diraBidasoan eta beste batzuk trenak lehertuak. Bizi duten egoera larriari aterabide humanitario ematea eskatu dute Irun, Hondarribia eta Hendaiako alkateek. "Aterabide globala"ematea eta"mugarik gabeko Europa” bermatzea eskatzen dute gobernuei. Espainiako eta Frantziakopoliziek ezarritakokontrolguneakdirela eta, kezkatuta agertu dira eta gogoratu dute egunero 100.000 pertsonak zeharkatzen dutela muga lanagatik edo familiagatik. “Kontrolak berriro jarri izana anakronikoa, harrigarria eta deserosoa da gure udalerrietako bizilagunentzat" adieraz...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2021/12/02

Emazteek jasan indarkeriak

Emazteen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzeko, ekitaldiak antolatu dira Euskal Herriko hirietan, “Gaurkoan indarkeria matxistarik gabeko bizitzak orain!” lelopean. Hego Euskal Herriko hiriburu ezberdinak zeharkatuko dituzte mobilizazioek. Herritarrek ez ezik, Euskal Herrikoerakunde nagusiekere antolatu dituzte bilkurak.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2021/12/02

EAJk "erabakitzeko eskubidearen instituzionalizazioa" aldarrikatu du

BECen egiten ari diren biltzar orokorrean, erabakitzeko eskubidearen instituzionalizazioa aldarrikatu du EAJk. Alderdiaren ustez erabakitzeko eskubidea izanen da EAJk herritarrekin abiatuko duen "hizketa eta entzuketa" prozesuko gaietako bat, baina gogorarazi du EAJ alderdiak ekarpenak egiten jarraituko duela Legebiltzarreanere. Txostenean "lehentasunezko erronka" zerrenda agertzen da, tartean iraunkortasuna, berdintasuna, demografia, euskara, zerbitzu sozialak, osasun sistema, hezkuntza, enpleguaren sorkuntza eta jarduera ekonomikoaren babesa.

EAJk euskal jendartearekin sakondu nahi du entzuketa prozesuaren bitartez, asanbladaren ostean, herritarrek ekarpenak egin ditzaten, dokumentua "hobetzeko". EAJk"bidelagun"figuraren bitartez alderdiarekin harremanetan jartzeko sistema martxan jarriko du, 2022ko lehenengo hiruhilekoan, horrela, sakelako telefonoko aplikazio baten bitartez elkarrizketa zuzena eduki ahal...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2021/12/02

EH Bilduk elkarrizketarako borondatea ikusi duela Eusko Jaurlaritzaren aldetik

EH BildukEusko Jaurlaritzaren aurrekontu proiektuari ez diola osoko zuzenketarik aurkeztukoiragarri du, "elkarrizketekin jarraitzeko borondate zintzoaren seinale". Erabaki hori pozik hartu dute Gobernua sostengatzen duten alderdiek. EAJ urrunago joan da, etaMaria Eugenia Arrizabalagalegebiltzarkideak aitortu du "ezker abertzalea joko instituzionalean sartzea lagungarria" izan daitekeela "aurrekontuen eta legebiltzarraren arteko akordioa eta gobernu akordioa lortzeko”.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2021/12/02

EH Bilduk Espainiako Aurrekontu Orokorrak bozkatu ditu

EH Bilduk Espainiako Aurrekontu Orokorrak bozkatu ditu. ErabakiaEH Bilduren mahai politikoakhartu du, negoziazioan izandako aurrerapenak kontuan hartuta. Mertxe Aizpuruak argitu ditu akordioaren nondik norakoak eta "hiru engaiamendu politiko" erdietsi dituztela gaineratu du.

Lehena, bertzeak bertze "kolore sozialeko" neurriak, hots, pandemia dela-eta, gizarte babeserako hartutakoak, Aizpuruak denentzat bizitoki duinaren alde etxegabetzeak baztertuz. Bestalde,amiantoaren biktimeikalte-ordainak emateko25 milioi euroko diru-funtsasortzeko ituna ere gogora ekarri du EH Bilduren diputatuak. Horrez gain, hirugarren engaiamendua ere adostu dute Sanchezen gobernuarekin: ETB3 katea Nafarroa osoan emititzea.Emisio hori 2022. urtea amaitu aurretik gauzatuko da, Inbertsioenalorrean, hiru azpimarrat...

Irakurri segida

3619. zbk

Gure Hitza | 2021/12/02

Euskaraz mintza, euskara irakur, euskaraz idatz

Peio Jorajuria

Ostiral huntan ospatuko da euskararen nazioarteko eguna. 1949an, Eusko Ikaskuntzak zuen erabaki egun horren ospatzea, Xabierreko Frantziskoren besta egunean, hots abenduaren 3an, euskal hizkuntzaren unibertsaltasuna goratik jakinarazteko. Geroztik urte oroz errepikatzen da egun hori. Gainera, Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak 1995ean ofizialdu zuten egun hori, indar oraino handiagoa eman nahiz.

“Euskararen eguna hainbeste urtez ospatzen eta gure mintzaira xaharra beti erreka zolan!” Bai, hala da, emazteen egunaren pare, “emazteak martxoaren 8an goraipatuak baina urte guzian beti berdin gutietsiak”. Ez gaiten lotsa. Bakoitzak gure xokoan egin dezakegu euskararen aldeko urratsa, eta ttipia izanik ere, urrats guziak bat bertzeari juntatuz, euskara bizirik atxikiko dugu. Euskararen egunean bururatuko den “Euskararen urtaroak” oldar berezia em...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016