Mundu zabalean | 2021eko Abenduaren 02a
Covid txertoak: milaka milioi irabazien aitzinean
Txertatzeko desberdintasunak badirela, “People’s Vaccine Alliance” elkarteak erakustera eman du. 2000. urtean sortu den nazioarteko erakundea da, immunizazio gaietan sektore publiko ala pribatuak biltzen ditu. Herrialde pobreen aurrerapena bizkortzea helburu du, bereziki haurren immunizazioan eta eskuragarri dauden txertoen hautuetan. Egiturak laborategi handiek lortu etekin handiak salatzen ditu: "Lotsagarria da enpresa batzuk milioika dolar irabaziak egin ditzaten, herrialde pobreetako pertsonen %2ak soilik izurritearen kontrako txertoa ukana duenean”.
Erakunde honek kalkuluak egin ditu, Covid-aren aurkako txertoen salmentan, nagusi diren hiru farmazia erraldoiren emaitza ekonomikoetan oinarritua da. Beren arabera, Pfizer, BioNTech eta Moderna txertoekin, minutu bakoitz, 65.000 dolarreko irabaziak lortzen dituzte. Hirukoteak, aurten 34 miliar dolarreko irabaziak lortuko ditu, bai eta 8 miliar dolar laguntza publikoetatik.
Farmazia talde hauek etekin handiak lortu dituzte beren dosi gehienak herrialde aberatseri salduz, biziki guti txertatuak diren herrialdeen kalterako, deitoratu du elkarteak. Salatu du ere 8 miliar dolar baino gehiagoko finantzaketa publikoa eskuraturik, Pfizer, BioNTech eta Modernak errefusatu dutela errenta apaleko herrialdeetako ekoizleeri txertoen teknologia transferitzeko deia. “Munduko Osasun Erakundearen bidez eginak izanen ziren, munduko eskaintza neurtzeko ahala emanez, prezioa apalaraziz eta milioika bizi salbatzeko gisan” adierazi du.