Mundu zabalean | 2021eko Abenduaren 02a

Covid txertoak: milaka milioi irabazien aitzinean

Txertatzeko desberdintasunak badirela, “People’s Vaccine Alliance” elkarteak erakustera eman du. 2000. urtean sortu den nazioarteko erakundea da, immunizazio gaietan sektore publiko ala pribatuak biltzen ditu. Herrialde pobreen aurrerapena bizkortzea helburu du, bereziki haurren immunizazioan eta eskuragarri dauden txertoen hautuetan. Egiturak laborategi handiek lortu etekin handiak salatzen ditu: "Lotsagarria da enpresa batzuk milioika dolar irabaziak egin ditzaten, herrialde pobreetako pertsonen %2ak soilik izurritearen kontrako txertoa ukana duenean”.

Erakunde honek kalkuluak egin ditu, Covid-aren aurkako txertoen salmentan, nagusi diren hiru farmazia erraldoiren emaitza ekonomikoetan oinarritua da. Beren arabera, Pfizer, BioNTech eta Moderna txertoekin, minutu bakoitz, 65.000 dolarreko irabaziak lortzen dituzte. Hirukoteak, aurten 34 miliar dolarreko irabaziak lortuko ditu, bai eta 8 miliar dolar laguntza publikoetatik.

Farmazia talde hauek etekin handiak lortu dituzte beren dosi gehienak herrialde aberatseri salduz, biziki guti txertatuak diren herrialdeen kalterako, deitoratu du elkarteak. Salatu du ere 8 miliar dolar baino gehiagoko finantzaketa publikoa eskuraturik, Pfizer, BioNTech eta Modernak errefusatu dutela errenta apaleko herrialdeetako ekoizleeri txertoen teknologia transferitzeko deia. “Munduko Osasun Erakundearen bidez eginak izanen ziren, munduko eskaintza neurtzeko ahala emanez, prezioa apalaraziz eta milioika bizi salbatzeko gisan” adierazi du.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Mundu zabalean | 2021/12/02

Qatar: munduko futbol lehiaketak milaka hil eragiten

Qatar:%20munduko%20futbol%20lehiaketak%20milaka%20hil%20eragiten

“Qatar 2022: kirol pixka bat, diru anitz eta pertsonen eskubideen urratze masiboak”, hitz hauekin Cécile Coudriou Amnesty International erakundeko presidenteak bere kexua agertu du. Adierazpen horren bidez, Amnesty International-ek FIFA zango-baloi federazioari deiadarra zabaldu nahi ukan du, langile emigranteak baliatuak direlakoz. Ez da lehen aldia, 1998ko futbol lehiaketan, Pakistaneko haurrek, gaizki pagatuak, tratu txarrak jasan zituzten baloi batzuen ekoizteko, “lotsaren baloiak” deituak izan ziren. Adierazpenean irakurtzen da: “Kirol apur bat, diru eta zinismo anitz, pertsonen eskubideen urraketa masiboa: hori izan liteke lehiaketa honen laburpena”.

Laster iragan beharra den lehiaketarentzat egiten ari diren obretan, Nazioarteko Futbol Federazioa eta Qatar estatuak ardura handia dute, milaka langile lan istripuengatik hiltzen baita. Biziki lan baldintza dorpeak dituzte, kasik esklabo bezala erabiliak dira. Etorriak diren pertsona horiek, miserian izanez ber...

Irakurri segida

Mundu zabalean | 2021/12/02

Feminizidoa: mundu guziko arazoa

M.O

Feminizidoa hitz hori zorigaitzez anitz entzuten da, ez da hiztegi guzietan sartua, “femina” emazte eta “cide” latinez zanpatua-eraili. Osasunaren Munduko Erakundeak "emazte baten nahitara hiltzea" erabiltzen du.

Feminizidoak kontinente guzietako emazteek jasaiten dituzte. Feminizidoen kopurua munduko herrialdeetan konparatzen bada, Asia da lehena 20.000 emazte erailik izan baitira, Afrikan 19.000, Amerikako kontinentean 8.000, Europan 3.000 eta Ozeanian 300. Afrika da hiltzeko arrisku gehien duen eskualdea, bikotekide edo familiako kide batengandik.

Europa mailan, Alemaniak ditu hildako biktima gehien. Agertu azken txostenaren arabera, besteak beste, Alemanian 189 emazte erail izan dira, ondotik Frantzia da 137 hilketarekin, gero Errumania 83, Erresuma Batua 70, Italia 65 eta Espainia 54.

Egoera kezkagarri honen aitzinean, feminizidoa ezagutua izaiteko, mundu osoan juridikoki legeak onartuak izan daitezen borrokak eramanak dira. Feminiz...

Irakurri segida

3619. zbk

Azalekoa | 2021/12/02

Axuria kooperatiba: laborarien eskutik kudeatu enpresa

M.O

Axuri sasoia hasia dela, Zuberora buruz joan gira, Axuria kooperatibako Peio Quihillalt presidentearekin hitz egin dugu. Ongi azaldu dauku axuria, bai eta behi/aratxe merkatuaren ibilmoldea zein nolakoa den

Axuria kooperatibaren abiatzea

Duela 40 bat urte axuriaren inguruan sindikatu bezala sortu zen. Tratularien merkatutik haratago joaiteko, hazleek hiltegien merkatua berek hobeki kudeatzeko. 1984an, 4 urte berantago, zuberotar laborariek pentsatu zuten tokian berean merkatua kudeatu behar zutela eta Axuria kooperatiba sortu zuten. Orduetan Mauleko hiltegiarekin Axuriak tratua egin zuen, laborarientzat mozteko sala erabilgarria izan zedin. Hasi ziren merkatu berrien begiratzen, jatetxe eta sukaldari batzuekin. Peio Quihillalt-ek azaltzen zaukun, Parisera buruz lanera joan ostaler batzuekin harremanetan jarri zirela, hemengo axuria kozinatzeko gisan. Horretarik abiaturik, harakin eta saltegi handietan ere merkatua idekia izan zen.

Orain lantegian berean haragia moztua eta transformatua da, fabrikatzeko arau zorrotzak dira, kontrol anitzekin.


Merkatua garatuz joan

Axuria kooperatibak ekoizten duen haragia goi mailakoa ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016