Herriz Herri - Lekorne (L) | 2021eko Abenduaren 09a

LEKORNEko berriak

LEKORNEko%20berriak

Hodiako estreinaldia

Hodiako estreinaldia abenduaren 11n iraganen da (11:00). Salen bisita egin eta, janari-mahaia eskainia izanen da “On Egin”-ek eginik, Hodi Aldean gelan. Herritar guziak gomitatuak dira.

Antolakuntza arrazoiengatik, izenak abenduaren 3a aitzin eman behar dira, Herriko Etxera deituz.

Eraikitzeko lurrak salgai

2022ko urtearen hasieran Lekorneko herria plazako lur baten jabe izanen da. Etxe leku batzuk salgai izanen dira. Heldu diren hilabeteetan xehetasun gehiago ukanen da, aldiz interesatua denak Herriko Etxera deitu behar du.

Sokorri formakuntza

Sokorri formakuntza antolatua da abenduaren 20, 22 edo 23an. Egun bateko formakuntza da, 7 oren irauten duena, suhiltzaile profesional batek emana. Prezioa 5€. Xehetasunentzat eta izen emaiteko deitu Florence Dermit 06-86-47-19-29 edo Herriko Etxea 05-59-29-62-53.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3621. zbk

Gure Hitza | 2021/12/09

Gertatu beharra gertatu

Jean-Louis Harignordoquy

Azaroaren hogeian istripu larri bat gertatu da Ariège departamenduan. Bere umeekin zabilan hartz bat basurde ihiztari bati gibeletik oldartu zaio. Ihiztaria zangotan azkarki zauriturik hogoita hamar metrotan herrestan ereman du, harek ezinbertzean hartza bi tiroz hil baino lehen. Handik hurbil zagon emazte suhiltzaile bati esker kolpatua ez zen odol hustu, eta airekoz Okzitaniako Tolosako ospitalera joan ahal ukan zuten.

Ariège eskualdeko kargudunek aldi bat gehiago deblauki errepikatu dute Esloveniako hartz horiek jendeentzat lanjerosak direla; hartza eta jendeak ez direla elgarrekin bizitzen ahal. Aldiz, hartzaren aldekoek diote nehork ez duela hartza ibilki den lekuetara joan behar, eta toki horietan ihizin aritzea debekatua dela. Bainan zoin dira delako leku horiek? Ez baitira toki berean gelditzen, hartz bera egun batez hementxe da, eta biharamunean berdin aise urrunago aurki ditaike. Ariègeko eremuetan berrogei hartz omen baitabiltza, horre...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016