Gure Hitza | 2022ko Urtarrilaren 13a

Aldaketa ala Jarraipena?

Jean-Louis Harignordoquy

Deneri “urte berri on!” erranka ari giren urtarril hontan, batzutan jarraipenaren orde aldaketaren etorrera agiantzatzen dugu. Hala nola izurrite zikin hori betirako desagertzea. Bertze gauzetan, nola gerta. Eguneroko gora beheretan, laneko baldintzetan, harremanetan edo nik dakita zertan suerte onik ez baldin badugu ukan, zinezko aldaketa bat eskatzen diogu urte berriari. Aldiz, urte zaharra orohar aski ona izan baldin bada, jarraipena nahiago.

Halere aurtengo urte berria ez da denontzat ongi hasi. Bertsu mundua doluan da Xanti Iparragirre bertsularia pausatu delakoz 87 urtetan. Gipuzkoako lehen bertsu eskolaren sortzaileak Iparraldeko bertsulari lagunoi erakutsi zigun bertsutarako afizioa nerabeen baitan nola xertatu. Ikusten da harek erein hazia gero eta emankorrago izaiten ari dela.

Urtarrilaren 8an Baionan fermuki adierazi mezua helduko dea azkenean Eliseoko jaunaren beharrietara? Abantzu 32 urte hauetan preso herritik urrun dauden hiru lapurtarren libratzea epaileek onarturik ere, prokuradore batengatik beti itzalean dauzkate. Biarritzen G7 gailurrean bake bideaz erran ele ederrak segidarik gabe utziko ditia Eliseoko jaunak? Gauza bat erran eta alderantziz jokatuko dea energia sailean hartzen ari duen bihurgune lanjerosean bezala? Berak energia berriztagarriak laudatu bainan lagundu gabe, Europari galdatu dio nuklearra energia berdetzat hartzea. Txernobyleko eta Fukushimako istripu izigarriakahantzirik?

Apirilean ikusiko frantziar errepublika presidentez aldatuko den ala ez. Oraino zonbait hilabetez irrati telebistek beharriak tutatuko dizkigute eta prentsa idatziak itsutuko gaitu hautagaien aipamenekin. Sinetsarazi nahiz presidentegora hupatuko denak Frantziako arazo guzien konpontzeko mirakuluak egin ditzakeela. Hautagaiak izanki batzu besteak bezain nazionalistak eta zentralismoak liluratuak, haietan nehork ez du aipatzen boterea eskualdekatzearen beharra. Herrialdeak beste molde batez gobernatzen ahal ez balira bezala! Bozkatzaile anitzen ustea baita aipatzen ez dena ez dela egingarri edo bideragarri. Hori bera aski da gogoetaldi sakonei hegalen mozteko.

Zorionez, gero eta gehiago jende bada iragan hurbilaz oroit denik, eskuineko, ezkerreko edo erdiko politikarien higiezintasunaz oharturik, haienganik deus igurikatu gabe, bakoitzak bere lurraldea biziarazi behar duela dakitenak. Hala nola, laborantza iraunkorrak, hizkuntza gutituek eta nortasun berezien garapenarentzat beharrezkoak diren eskumenen eskuratzeko.

Europako agintarien ahuleziak eta borondate on faltak ere agerian dira. Beha etorkinen arazoa nola usteltzera uzten duten. Alta, mugetan jende dohakabeak atxilotzen eta zigortzen dirua enpoiltzeko orde, balitaike obra baliosagorik egiteko. Irratietan Juliette Bergouignan ekonomia eta politika zientzietan adituak argiki esplikatu du etorkin gehienak bizipide duin baten gibeletik dabiltzala, bainan ahal bezain laster beren familietara itzultzeko xedearekin. Zonbait urtez sorterritik urrun lanean arizan asko euskaldunen gisara.

Urte berri hau izan bedi jarrera aldaketen eta politika egiteko molde berrien ekarle!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3628. zbk

Gure Hitza | 2022/01/13

Aldaketa ala Jarraipena?

Jean-Louis Harignordoquy

Deneri “urte berri on!” erranka ari giren urtarril hontan, batzutan jarraipenaren orde aldaketaren etorrera agiantzatzen dugu. Hala nola izurrite zikin hori betirako desagertzea. Bertze gauzetan, nola gerta. Eguneroko gora beheretan, laneko baldintzetan, harremanetan edo nik dakita zertan suerte onik ez baldin badugu ukan, zinezko aldaketa bat eskatzen diogu urte berriari. Aldiz, urte zaharra orohar aski ona izan baldin bada, jarraipena nahiago.

Halere aurtengo urte berria ez da denontzat ongi hasi. Bertsu mundua doluan da Xanti Iparragirre bertsularia pausatu delakoz 87 urtetan. Gipuzkoako lehen bertsu eskolaren sortzaileak Iparraldeko bertsulari lagunoi erakutsi zigun bertsutarako afizioa nerabeen baitan nola xertatu. Ikusten da harek erein hazia gero eta emankorrago izaiten ari dela.

Urtarrilaren 8an Baionan fermuki adierazi mezua helduko dea azkenean Eliseoko jaunaren beharrietara? Abantzu 32 urte hauetan preso ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016