Han eta Hemen | 2022ko Urtarrilaren 13a

Eguzkilorek egin inkesta: izurriteari buruz

Covid izurrite egoera haurrek nola bizi ukan duten jakiteko, Eguzkilore buraso eta erakasle kolektiboak, 2021eko apirila eta ekaina artean inkesta abiatu zuen. Joan den astean Donibane Lohizunen egin prentsaurrekoan hunen berri eman du.


Eskolako mila haur eta nerabek baino gehiagok beren ongizaiteari buruzko galdetegia bete ahal ukan dute, kolektiboko medikuak plantan jarri metodoarekin: meditazioa, lasaitasunera itzultzea eta hitz egiteko denbora kontutan hartuz, galdetegia modu pertsonalizatuan bete da.

Euskaraz eta frantsesez egin galdetegia, 4 taldetan osatua izan da: ama-eskola (3-6 urte), lehen maila (6-10 urte), kolegioa (11-14 urte) eta lizeoa (15-18 urte).


Egin inkesta anonimoan, 533 haurrek erantzun dute, ikastetxe pribatuko %75ek eta publikoko %25ek. Inpartzialtasunaren eta zuzentasunaren faboretan, eskolako giroa hautatua izan da, haurrak familiaren eragina ez ukaiteko gisan. Hasi aitzin Herriko Etxeak, Euskal Elkargoa, Hezkuntza Nazionaleko eta Errektoregoko ordezkariak, bai eta Diozesa eta Seaska abisatuak izan dira.

Inkestaren sintesia eta analisia, osasun sailean ari diren profesionalek egin dute, konstatazio batzuk agertzen dira: lo egiteko arazoak, pantailaren eragina, min fisikoak (batez ere maskarekin lotua), betaurrekoak erabiltzea eta ​​emozioak.


Hetsialdian, ikerketaren emaitzek pantailaren erabilera bost aldiz gehitu dela agertzen dute. Lehen mailako haurren %46ek, egunero, ordu bat eta hiruen artean pasatu dute eta lizeoko %74ek egunero hiru oren baino gehiago.

Erakustera emana da, haur ttipientzat, pantaila-kontsumoak ondorio zuzenak ukan dituela ahozko hizkuntzaren garapenean. Gainera, pantaila-denbora hunen gehikuntzak eragina ukan du jendeen arteko loturan (harreman birtuala, nortasuna aldaketa) eta loaren kalitatean (argi urdina, ezinegona sortuz...).

Ama eskolako ikasleen %10ak (maskarik gabe) eta lehen eta bigarren mailako ikasleen %34ek lo egiteko trabatuak izan dira. Bi haurretarik batek erran du, maska soinean ukaiteak hainbat gaitz fisiko jasanarazi dizkiola dituela: akidura (%45), buruko mina (%51), egarria (%52), izerdia (%43) eta hatsa hartzeko nekeziak (%47). Beste traba batzuk agertu dira: larru arazoak, lehen mailan (%19) eta lizeoan (%53), beharrietako mina (%39), begi arazoak (%24), zintzurreko mina (%16) eta tripako mina (%20).

Entzumenean, gehienek boza altxatu behar ukana agertu dute: %49 lehen mailan, %52 kolegioan eta %62 lizeoan.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2022/01/13

Euskal preso politikoen alde: ekintza fase berria

Euskal%20preso%20politikoen%20alde:%20ekintza%20fase%20berria

Bake Bideak eta Bake Artisauek euskal presoen alde joan den larunbatean antolatu duten manifestaldian, 2.000 pertsonatik gora bildu ditu. Baionako hiru leku desberdinetatik abiatu da. Manifestazioaren lehen lerroan, ekintzetan parte hartzeko prest direnak ikus zitezkeen kamiseta urdinekin. Hiru gunetik etorri ibilbideak, San Andres plazan elkartu dira eta ekintzaileak taula gainera igan dira.

Bake Artisauen helburua argia zen: blokeatua den egoera, fase eraginkor berri batera pasatzea, “hurbiltzen diren hauteskunde presidentzial eta legegileen karietara, Estatuaren maila gorenean entzunak izaiteko gisan”, adierazi dute Anaiz Funosas eta Jean-Daniel Elichery Bake Artisauen bozeramaileek. Berehalako helburua da, Jon Parot eta Jakes Esnalen askatasuna lortzea, 31 urte Frantzian preso direla, bai eta Unai Parot 31 urte daramatzana Espainian.

Urtarrilaren 8ko manifestaldian abiatu den fase berria, orain artekoek baino mobilizazio azkarragoek markatuko dute. Desobedientzi...

Irakurri segida

3628. zbk

Gure Hitza | 2022/01/13

Aldaketa ala Jarraipena?

Jean-Louis Harignordoquy

Deneri “urte berri on!” erranka ari giren urtarril hontan, batzutan jarraipenaren orde aldaketaren etorrera agiantzatzen dugu. Hala nola izurrite zikin hori betirako desagertzea. Bertze gauzetan, nola gerta. Eguneroko gora beheretan, laneko baldintzetan, harremanetan edo nik dakita zertan suerte onik ez baldin badugu ukan, zinezko aldaketa bat eskatzen diogu urte berriari. Aldiz, urte zaharra orohar aski ona izan baldin bada, jarraipena nahiago.

Halere aurtengo urte berria ez da denontzat ongi hasi. Bertsu mundua doluan da Xanti Iparragirre bertsularia pausatu delakoz 87 urtetan. Gipuzkoako lehen bertsu eskolaren sortzaileak Iparraldeko bertsulari lagunoi erakutsi zigun bertsutarako afizioa nerabeen baitan nola xertatu. Ikusten da harek erein hazia gero eta emankorrago izaiten ari dela.

Urtarrilaren 8an Baionan fermuki adierazi mezua helduko dea azkenean Eliseoko jaunaren beharrietara? Abantzu 32 urte hauetan preso ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016