Herriz Herri - Ahurti (L) | 2022ko Urtarrilaren 13a
Beloke monasterioa
Euskaldunek Belokeri eskerrak
Badakikezu Beloken gelditzen diren 13 fraileak hortik joanen direla zonbeit asteren buruan. Ikusiz zer inportantzia ukan duen Belokek Euskal Herriarendako eta lan ikaragarri hortaz eskertzeko, elgarretaratzea antolatzen da, urtarrilaren 23an, igandez (15:00).
Beloken bezperak euskaraz emanak izanen dira. Aldudar talde batek nahi ukan du ekitaldi hau antolatu, alde batetik Aldudetik jalgi 17 fraile Beneditanoen oroimenez eta denbora berean Belokek, 1875az geroz Euskal Herrian bai eta mundu zabalean Jerusalem, Afrikan, Oklahoman, Kalifornian, Argentinan gaindi sortu eta eraman dituen sail guzietako lan ikaragarriaz Jainkoari eskerrak bihurtzeko, euskaldun guzien izenean.
Bakotxari galdegina zaio igande arratsalde hori atxikitzea, Belokera etortzeko. Otoitz kartsu batean galdegin diezaiegun Jainkoari bere Izpiritua isur dezan gure Euskal Herrian, bai eta mundu guzian.
Bezperak aitzin Aldude aldeko kantariek, zonbeit kantu emanen dauzkigute,klikak ere parte hartuko du.