Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2022ko Urtarrilaren 13a

Aiherra - Pilota - Orotarik

Aiherra%20-%20Pilota%20-%20Orotarik

Gazteak finalean

Abarratia pilota batasunaren kontu, 2 pare Frantziako txapelketaren finalerdietara hupatu ziren, gazteetan eta artekoetan. Artekoek, Xabi Harguindeguy eta Mattin Durruty, 30 eta 40 galdu zuten xiberotarren aurka, Xabi Negueloua eta Aetz Etxart-Sarasola, joan den ibiakoitzean. Aldiz gazteak, Xalbat Duhalde eta Mattin Etchevertz, 40 eta 13 nagusitu ziren Irisarriko Jon Mollon eta Xan Bidarten aurka. Orain Frantziako txapelketaren kontu finalean ditugu eta heldu den igandean finala jokatuko dute, Azkaindarrak batasuneko Iban Larzabal eta Oihan Gonzales-en kontra, hauek Euskal Herriko aurtengo txapeldunak. Partida hau Arrangoitzeko trinketean iraganen da, igandean (10:30). Gureek azkaindarrak ongi ezagutzen dituzte, deia duela zonbait aste hauen beren kontra frango aise galdu baitzuten, Euskal Herriko txapelketaren finalean. Aldi huntan emaitza hobea eginen dutela espero dugu.


Orotarik

Herritarren arteko mus txapelketa heldu den ibiakoitzean abiatuko da, Gozategia ostatuan. Ibiakoitz arrats guziz bilduko dira hemendik goiti (20:00).

Herriko Etxeak erabaki du urte berriko agiantzen ez egitea, joan den urtean bezala, izurritearengatik. Ordainez, papertxo bat eginen du, Aiherrako etxe guzietan banatuko duena.

Ez ahantz “Bea’rik” izeneko janari saltegi ibilkaria, astearte guziz herriko plazan izanen dela (17:00-18:00). Bere kamioiarekin komertsiorik ez den tokietan herriz herri dabila. Tokiko ekoizpenak, gehienak bio ekoizpenak proposatuko dauzkizue: fruitu, barazki, arroltze, ogi, bixkotx, haragi, gasna, edari, sukre, esne, pasta, ur, olio eta beste…. Beatrice Fevelat andereak ongi etorri hoberena eginen dauzue. Xehetasun gehiagorentzat, deitzen ahal duzue: 07-50-01-93-29.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3628. zbk

Gure Hitza | 2022/01/13

Aldaketa ala Jarraipena?

Jean-Louis Harignordoquy

Deneri “urte berri on!” erranka ari giren urtarril hontan, batzutan jarraipenaren orde aldaketaren etorrera agiantzatzen dugu. Hala nola izurrite zikin hori betirako desagertzea. Bertze gauzetan, nola gerta. Eguneroko gora beheretan, laneko baldintzetan, harremanetan edo nik dakita zertan suerte onik ez baldin badugu ukan, zinezko aldaketa bat eskatzen diogu urte berriari. Aldiz, urte zaharra orohar aski ona izan baldin bada, jarraipena nahiago.

Halere aurtengo urte berria ez da denontzat ongi hasi. Bertsu mundua doluan da Xanti Iparragirre bertsularia pausatu delakoz 87 urtetan. Gipuzkoako lehen bertsu eskolaren sortzaileak Iparraldeko bertsulari lagunoi erakutsi zigun bertsutarako afizioa nerabeen baitan nola xertatu. Ikusten da harek erein hazia gero eta emankorrago izaiten ari dela.

Urtarrilaren 8an Baionan fermuki adierazi mezua helduko dea azkenean Eliseoko jaunaren beharrietara? Abantzu 32 urte hauetan preso ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016