Herriz Herri - Atharratze-Sorholüze (Z) | 2022ko Urtarrilaren 13a
Maskarada
Maskaradak
Jaz barkoxtarrek aldi zen maskaradak emaiteko, izurritearengatik trabatuak izan ziren, azken emanaldia joan den larunbatean eman dute.
Bat bururatu eta, horra nun Atharratze-Alozeko maskaradak urtarrilaren 16an, Atharratzen hasiko diren. Lau hilabetez 12 herritan ibiliko dira, Gamere-Zihigan azken ikuskizuna emanen delarik.
Maskaraden egutegia herriz herri eta asteburuz asteburu emana izanen da:
- Urtarrilaren 16, igandea: Atharratze.
- Urtarrilaren 22, larunbata: Pagola.
- Urtarrilaren 29 edo 30 (data zehazteko): Lexantzü.
- Otsailaren 6, igandea: Barkoxe edo Altzürükü.
- Otsailaren 13, igandea: Barkoxe edo Altzürükü.
- Otsailaren 26, larunbata: Santa Grazi.
- Martxoaren 6, igandea: Muskildi.
- Martxoaren 12, larunbata: Idauze.
- Martxoaren 19, larunbata: Ainharbe.
- Martxoaren 26, larunbata: Aloze.
- Apirilaren 10, igandea: Iruri.
- Apirilaren 17, igandea: Gamere-Zihiga.
Urtero Allande Sokarros-ek hunen berri emaiten zaukun, maskaradako arizaleen eta prestaketen inguruko informazio mamitsua eskaintzen baitzuen. Zuberotar irakurle batek, segida hartu nahi badu, plazer handiz segiaraziko dugu.