Herriz Herri - Azkaine (L) | 2022ko Urtarrilaren 13a

Azkaine: Bizi gertakizunak - Bertsu saioa - Oihaneztatze

Azkaine:%20Bizi%20gertakizunak%20-%20Bertsu%20saioa%20-%20Oihaneztatze

Abenduko bizi gertakizunak

Sortze: Ezpeleta Monin Aritz eta Nahia, Munarriz Haizea, Ginat Iris Marie-Jeanne.

Heriotze: Zemmour Chantal Martine eta Eguiazabal Agnés Antoinette.

Bertsu saio

2022ko urtarrilaren 16an, igandez, Biltoki gelan (17:00) Herriko Etxeak bertsu saioa antolatzen du. Amets Arzallus, Maddi Ane Txoperena eta Xumai Murua bertsulariek parte hartuko dute, Lierni Elortza gai emailearen gidaritzapean. Bertan sartzeak erosten ahalko dira edo aitzinetik erreserba Herriko Etxean egin.

Oihaneztatze

2021eko otsailean Larrunen izan ziren suteengatik, 300 hektarea suntsituak izan ziren. Suak harrapatu zituen hiru urte lehenago landatu ziren 300 arbola. “Berpizteko xedearekin moztu zituztela baina %7tik 8rentzat bakarrik balio izan duela” dio atsekabetua, Pascal Peyreblanquek inguramenaz arduratzen den axuantak. Aurtengo urte hastapenean abiatuko da 7.800 arbola landatzeko obra, Oihanaren Erakunde Nazionala eta Natura 2000ren eskuhartzearekin. Egitasmo hau, suteak aitzin aurreikusia zen eta estatuaren suspertze planaren karietara parte handi batean diruztatua izanen da: artelatz, arte-Cecile, urki, astigar eta hegigarrak landatuak izanen dira, 2023ko otsaila aitzin. Oihaneztatzearekin batera itzulian bazterrak garbitzeko xedea da, sua gelditzeko gune aski zabalak sortuz.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3628. zbk

Gure Hitza | 2022/01/13

Aldaketa ala Jarraipena?

Jean-Louis Harignordoquy

Deneri “urte berri on!” erranka ari giren urtarril hontan, batzutan jarraipenaren orde aldaketaren etorrera agiantzatzen dugu. Hala nola izurrite zikin hori betirako desagertzea. Bertze gauzetan, nola gerta. Eguneroko gora beheretan, laneko baldintzetan, harremanetan edo nik dakita zertan suerte onik ez baldin badugu ukan, zinezko aldaketa bat eskatzen diogu urte berriari. Aldiz, urte zaharra orohar aski ona izan baldin bada, jarraipena nahiago.

Halere aurtengo urte berria ez da denontzat ongi hasi. Bertsu mundua doluan da Xanti Iparragirre bertsularia pausatu delakoz 87 urtetan. Gipuzkoako lehen bertsu eskolaren sortzaileak Iparraldeko bertsulari lagunoi erakutsi zigun bertsutarako afizioa nerabeen baitan nola xertatu. Ikusten da harek erein hazia gero eta emankorrago izaiten ari dela.

Urtarrilaren 8an Baionan fermuki adierazi mezua helduko dea azkenean Eliseoko jaunaren beharrietara? Abantzu 32 urte hauetan preso ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016