Herriz Herri - Baiona (L) | 2022ko Urtarrilaren 13a

Baiona

Gernika ikusgarria

Bilaka konpainiaren Gernika obra, Michel Portal antzokian, urtarrilaren 14 eta 15ean (20:00) eta 16an (17:00) emana izanen da. 1937an gertatu Gernikako bonbardaketaren historia da dantza ikusgarri hunen bidez oroitarazia, 85. urte kari.

Laurogeita bost urte berantago, Martin Harriague koreografo baionarrak, bestelako ikusgarri artistikoa sortu du. Tradizioaren eta modernitatearen, orainaren eta iraganaren artean, "Gernikak" euskal dantzariak eta musikariak biltzen ditu, historiako pasarte erabakigarri hunen ikuspegi berria emaiteko.

Sartze arrunta 20€, bazkide 14€, gazteak 10€. Xehetasun gehiagorentzat eta lekua atxikitzeko communication@scenenationale.fr bidez

Eleaniztasuna: lehen hizkuntza, ondare-hizkuntza eta bigarren hizkuntza

Euskal Museoan urtarrilaren 20an (18:00), Iker zentroak antolaturik, Kryzzya Gomez unibertsitarioak, eleaniztasunari buruzko mintzaldia emanen du. Hainbat hizkuntza aktibo ala pasibo erabiltzea, elebakartasunekoari konparatuz, izanen da eztabaidarako gaia.

Zehazki, ondare hizkuntzaren eta bigarren hizkuntzaren arteko mugak zalantzan jarriko ditu eta ondare hizkuntzaren eta jatorrizko hizkuntzarenak.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3628. zbk

Gure Hitza | 2022/01/13

Aldaketa ala Jarraipena?

Jean-Louis Harignordoquy

Deneri “urte berri on!” erranka ari giren urtarril hontan, batzutan jarraipenaren orde aldaketaren etorrera agiantzatzen dugu. Hala nola izurrite zikin hori betirako desagertzea. Bertze gauzetan, nola gerta. Eguneroko gora beheretan, laneko baldintzetan, harremanetan edo nik dakita zertan suerte onik ez baldin badugu ukan, zinezko aldaketa bat eskatzen diogu urte berriari. Aldiz, urte zaharra orohar aski ona izan baldin bada, jarraipena nahiago.

Halere aurtengo urte berria ez da denontzat ongi hasi. Bertsu mundua doluan da Xanti Iparragirre bertsularia pausatu delakoz 87 urtetan. Gipuzkoako lehen bertsu eskolaren sortzaileak Iparraldeko bertsulari lagunoi erakutsi zigun bertsutarako afizioa nerabeen baitan nola xertatu. Ikusten da harek erein hazia gero eta emankorrago izaiten ari dela.

Urtarrilaren 8an Baionan fermuki adierazi mezua helduko dea azkenean Eliseoko jaunaren beharrietara? Abantzu 32 urte hauetan preso ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016