Herriz Herri - Ezpeleta (L) | 2022ko Urtarrilaren 13a

Ezpeleta - Emazteak itzaletik argira

Ezpeleta%20-%20Emazteak%20itzaletik%20argira

Emazteak itzaletik argira: erakusketa

Bask’Elles elkarteak antolatzen duen erakusketa ibilbidean, toki bakoitzeko emazteak ohoratzeko xedea du. Aldi huntan Ezpeletan gelditu da. Urtarrilaren 10ean hasirik 29a arte ikusgai izanen da, Jauregiko lehen estaian, astelehenetik ostiral arte (8:30-12:30 eta 14:00-18:00) eta larunbat goizetan (9:30-12:30).

1929an Ezpeletan sortu Agna Etcheberry-Le Guyader-en ibilbidea da argitan ezarria. Hamabost haurrideko familian sortua, aitamak etxetiarrak, 16 urtetan herritik joan behar ukan zuen. “Aroztegia” idatzi zuen liburuan, 1930-1940ko haurtzaroa kontatzen du.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3628. zbk

Gure Hitza | 2022/01/13

Aldaketa ala Jarraipena?

Jean-Louis Harignordoquy

Deneri “urte berri on!” erranka ari giren urtarril hontan, batzutan jarraipenaren orde aldaketaren etorrera agiantzatzen dugu. Hala nola izurrite zikin hori betirako desagertzea. Bertze gauzetan, nola gerta. Eguneroko gora beheretan, laneko baldintzetan, harremanetan edo nik dakita zertan suerte onik ez baldin badugu ukan, zinezko aldaketa bat eskatzen diogu urte berriari. Aldiz, urte zaharra orohar aski ona izan baldin bada, jarraipena nahiago.

Halere aurtengo urte berria ez da denontzat ongi hasi. Bertsu mundua doluan da Xanti Iparragirre bertsularia pausatu delakoz 87 urtetan. Gipuzkoako lehen bertsu eskolaren sortzaileak Iparraldeko bertsulari lagunoi erakutsi zigun bertsutarako afizioa nerabeen baitan nola xertatu. Ikusten da harek erein hazia gero eta emankorrago izaiten ari dela.

Urtarrilaren 8an Baionan fermuki adierazi mezua helduko dea azkenean Eliseoko jaunaren beharrietara? Abantzu 32 urte hauetan preso ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016