Herriz Herri - Heleta (NB) | 2022ko Urtarrilaren 13a

Herioatza

Herritarra

Eritasunak emeki-emeki gaina harturik, bereganatu du Suhubiette Béatrice, Oihanburuko ama familiako gaztea, 41 urtetan.

Isil-isila, Baigura xolan zeraman bere bizia, bere osabaren sustengu, artzaingoa zuela zinez maite zuen ofizioa.

Ehortz egunean jendalde ederra bildu da, otoitz eta kantuetan parte hartuz, Béatrice adiskideari erakutsi baitiote atxikimendua, eta sustengua hain bortizki doluan jarri den familiari.

Gure dolumin bihotzekoak eskainiz orori, otoitza doala zeru alde, Béatrice-ri buruz.

Mezak – Ibiakoitzean Iholdin (17:00), igandean Landibarre Martineb (9:00) eta Heletan (11:00).

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3628. zbk

Gure Hitza | 2022/01/13

Aldaketa ala Jarraipena?

Jean-Louis Harignordoquy

Deneri “urte berri on!” erranka ari giren urtarril hontan, batzutan jarraipenaren orde aldaketaren etorrera agiantzatzen dugu. Hala nola izurrite zikin hori betirako desagertzea. Bertze gauzetan, nola gerta. Eguneroko gora beheretan, laneko baldintzetan, harremanetan edo nik dakita zertan suerte onik ez baldin badugu ukan, zinezko aldaketa bat eskatzen diogu urte berriari. Aldiz, urte zaharra orohar aski ona izan baldin bada, jarraipena nahiago.

Halere aurtengo urte berria ez da denontzat ongi hasi. Bertsu mundua doluan da Xanti Iparragirre bertsularia pausatu delakoz 87 urtetan. Gipuzkoako lehen bertsu eskolaren sortzaileak Iparraldeko bertsulari lagunoi erakutsi zigun bertsutarako afizioa nerabeen baitan nola xertatu. Ikusten da harek erein hazia gero eta emankorrago izaiten ari dela.

Urtarrilaren 8an Baionan fermuki adierazi mezua helduko dea azkenean Eliseoko jaunaren beharrietara? Abantzu 32 urte hauetan preso ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016