Herriz Herri - Hendaia (L) | 2022ko Urtarrilaren 13a
Hendaia: Daborrada ezeztatua - O'Bistrot - Eusko
Danborrada ezeztatua
Lehen ekitaldia 2007an iragan zen, Bixintxo besten karietara, urtez urte arrakasta handia bildu du. Kausitze hori Txema Egiguren jaz hil zenari esker izan da, gaitzeko lana eraman baitzuen. Milaka pertsona biltzen duen aurtengo ekitaldia, izurritearengatik ez da iraganen. Halere antolatzaileak gogoetatzen ari dira, martxoan zendu den Txemari omenaldi baten egiteko formatua zein-nolakoa izaiten ahal den.
“O’bistrot” deitu ekimena
Urte hastapen huntan, familiak sustengatzeko, Haizpean zahar-etxeak iniziatiba berria plantan jarri du, laguntzaileen ostatua. Horri esker, beren etxeetan mendekotasunean edo eri diren pertsonen laguntzaileek gune berezia badute, eztabaidatzeko eta prestakuntzarako. Lehen hitzordua urtarrilaren 25ean izanen da (14:30), izena eman beharko da ehpadhaizpean@hendaye.com idatziz.
Aparkalekuaren harpidetza euskoz ordaindu
Urte hastapenez geroztik, Hendaian, aparkalekuen harpidetza euskoz ordaintzen ahalko da. Herriko Etxeak zerbitzu hau martxan jarri berri du, tokiko ekonomia sustatzeko politikaren barnean. Eurotan den prozedura berdina da, Herriko Etxean egiten da, eskudirutan bakarrik. Beste zerbitzu batzuetan laster egiten ahalko da, hala nola igerilekuaren edo(ta) alokairuen ordainketetan.
Jadanik, 2018az geroz Herriko Etxea Euskal Monetaren kide da, horren bitartez eskolako kantina, bai eta eskolaz kanpoko aisialdietako ekimenak hendaiar familiek euskoz pagatzen ahal dituzte.