Herriz Herri - Lasa (NB) | 2022ko Urtarrilaren 13a

Lasa - Heriotza

M.G.

Urte berria ez dugu ongi hasi, urteko lehen egunean berean heriotze baten berria ginuen, bigarren aldia gertatzen zaukula lehen auzoan diren bi etxetan. Aldi huntan Gexina Goñi Bigoteneko amatxik utzi gaitu 91 urtetara hurbiltzen ari zelarik. Urte multxo huntan etxean gelditua zen, bainan azken hilabete horietaraino sukaldeko harat-hunatak segitzen zituen eta ahal zituenak egiten, bere ezin beste guziekin, bertute eta nahikaria handiko emaztea baitzen. Bainan horra beti zerbait gertatu behar, ganberan erorikoa eginik, gauaz gau ereman dute Donapaleuko ospitalera. Egin diozkaten ikerketek eman dute ez zuela ihardukitzeko ahalik eta hala izan da, zendu baita bizpahiru egun barne. Familian sei haurride ziren, Bigotenian sortua, beste bostak joaiten ikusi ditu. Bere aldian Marttin Goñirekin esposatu, etxearen segida hartu, 5 seme eta 2 alaba ukan ditu. Biek familia handia altxatzen zutela eraiki dute etxe berria, horien oroitzapen luzaz hor egonen da. Emazte langilea, bazituen anitz ahal eta gaitasun, laborantxan, kozinan, josten, baratzekaria errotik. Ezinezkoa da jakitea zonbat apairu eta zonbat laguneri eman duen bazkaltzera edo afaltzera, Bigoteneko sukaldeko mahaia ardura betea zen etxeko edo kanpokoez berdin, ez baitzuen Gexinak nehor hortik uzten gomitatu gabe. Urtarrilaren 6an, sei seme ttipiek atorra xuritan Amatxi aldare aitzineraino eraman dute, besatraka lorez estalirik. Amestoy apezak errezebitu du Gexina eta han ziren guziak, hainbat aldiz aurkitu den eliza ezin hobeki apainduan. Alaba ttipi batek amatxiri egin dion lekukotasun hunkigarriaren ondotik, jende alde ederrak parte hartu du mezako kantu eta otoitzetan. Bururatzeko “Lurdeko Ama” kantatuz segitua izan da etxeko hilobira eta ezarria izan Mattin senarraren ondoan.

Gure doluminak onar ditzatela Gexinaren 7 haurrek, horien bizi-lagunek, haur ttipiek, 2 arra-haurrek, iloba eta jendakia guziak.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3628. zbk

Gure Hitza | 2022/01/13

Aldaketa ala Jarraipena?

Jean-Louis Harignordoquy

Deneri “urte berri on!” erranka ari giren urtarril hontan, batzutan jarraipenaren orde aldaketaren etorrera agiantzatzen dugu. Hala nola izurrite zikin hori betirako desagertzea. Bertze gauzetan, nola gerta. Eguneroko gora beheretan, laneko baldintzetan, harremanetan edo nik dakita zertan suerte onik ez baldin badugu ukan, zinezko aldaketa bat eskatzen diogu urte berriari. Aldiz, urte zaharra orohar aski ona izan baldin bada, jarraipena nahiago.

Halere aurtengo urte berria ez da denontzat ongi hasi. Bertsu mundua doluan da Xanti Iparragirre bertsularia pausatu delakoz 87 urtetan. Gipuzkoako lehen bertsu eskolaren sortzaileak Iparraldeko bertsulari lagunoi erakutsi zigun bertsutarako afizioa nerabeen baitan nola xertatu. Ikusten da harek erein hazia gero eta emankorrago izaiten ari dela.

Urtarrilaren 8an Baionan fermuki adierazi mezua helduko dea azkenean Eliseoko jaunaren beharrietara? Abantzu 32 urte hauetan preso ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016