Herriz Herri - Sara (L) | 2022ko Urtarrilaren 13a

Sara: herriko kontseilua - Olahin ikastola - Pilota

Ganex

Herriko kontseiluaren mezua

Nola aurten pandemiarengatik ez den agiantzarik izanen, Battitt Laborde auzapezak, bere kontseiluarekin, bai eta herriko enplegatu guziekin, urte berri ona eta zoriontsua saratar guzieri desiratzen du.

Otsailaren 12an, kontseiluak pentsatua zuen erretretatueri tripotx bazkaria egitea, bainan Covid-19arengatik ezeztatua da, badute esperantza berantago egitea.

Bertzalde txertoek segitzen dute, urtarrilaren 20an ortzegunarekin (14:00-19:30), hortako izena eman behar da vaccinsara@gmail.com idatziz edo Herriko Etxera deituz 05-59-54-20-28.


Olhain ikastolaren mezua

Zuen haurrak 2 urte ditu eta seguraski nun eskolatu pentsatzen hasiak zarete. Zuen hautua ahal bezain lasaiki egiteko, Sarako ikastola bisitatzea proposatzen dizuegu, urtarrilaren 15an (10:30). Egun horretan bideo bat ikusten ahalko duzue eta ama ikastolako erakaslearekin ere mintzatzen ahalko zarete kafe baten inguruan.

Pilota trinketean– Gaztetxoak:Aguirre Arkaitz-Semerena Eneko irabazle 40-37 Denek Bat-en kontra. Kimuak: Vella Barneix-Heredia Unai irabazle 40-30 Zaharrer Segiren kontra, Idoate Uhaitz-Marin Imaz Eneko irabazle 40-17 Amikuzeren kontra, Larrañaga Ekhi-Saint Martin Andoni irabazle 40-31 Zabaleta Huarte Auritz-Amorena Behoteguy Xalbat-en kontra. Frantziako txapelketan - Gazteen finalerdiak Zuraiden: Etxeberri Pacheco Manex-Vella Barneix Leni galtzaile 40-22 Azkaindarrak-en kontra.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3628. zbk

Gure Hitza | 2022/01/13

Aldaketa ala Jarraipena?

Jean-Louis Harignordoquy

Deneri “urte berri on!” erranka ari giren urtarril hontan, batzutan jarraipenaren orde aldaketaren etorrera agiantzatzen dugu. Hala nola izurrite zikin hori betirako desagertzea. Bertze gauzetan, nola gerta. Eguneroko gora beheretan, laneko baldintzetan, harremanetan edo nik dakita zertan suerte onik ez baldin badugu ukan, zinezko aldaketa bat eskatzen diogu urte berriari. Aldiz, urte zaharra orohar aski ona izan baldin bada, jarraipena nahiago.

Halere aurtengo urte berria ez da denontzat ongi hasi. Bertsu mundua doluan da Xanti Iparragirre bertsularia pausatu delakoz 87 urtetan. Gipuzkoako lehen bertsu eskolaren sortzaileak Iparraldeko bertsulari lagunoi erakutsi zigun bertsutarako afizioa nerabeen baitan nola xertatu. Ikusten da harek erein hazia gero eta emankorrago izaiten ari dela.

Urtarrilaren 8an Baionan fermuki adierazi mezua helduko dea azkenean Eliseoko jaunaren beharrietara? Abantzu 32 urte hauetan preso ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016