Herriz Herri - Senpere (L) | 2022ko Urtarrilaren 13a

Senpere

Senpere

MU.e antzerkia Larrekon

Abenduaren 10ean iragan beharra zena, neurri sanitarioengatik gibelatua izan da, urtarrilaren 18ra, astearte arratsean (20:30). Beraz Le Petit Théâtre de Pain konpainiak ikuskizun galderazkoa eskainiko du, bereziki gure gazteriarendako. Beldurrak eta ametsak lotzen ditu ikuskizunak, sortuz gure munduarekiko mesfidantza bainan ere aldaketa nahia. Fikzioa eta errealitatearen mugak ongi hertsiak baitira. Euskal Elkargoak antolatzen du, prezioa 13€, eskuratzeko www.kultura-paysbasque.fr webgunean.

Abenduko sortze eta heriotzak

Horra zer seinalatua izan zaukun.

Sortzeen aldetik: Pablo Kazansky Ibarrungo plazan, Eki Suquia-Larrechea Zuraideko bidean, Ibai Hiribarren Hiriberria karrika-itsuan, Maddi Borthaire Igel karrikan eta Maia Gaillet Sorberri lotizamenduan.

Bizitza ederra eraman dezatela eta zorionak burasoeri.

Heriotzeen aldetik: Claude Sabarots 64 urte, Joelle Arbicha-Tellechea 54 urte, Thierry Guijarro 58 urte baita Maite Behasteguy sortzez Elizalde 71 urterekin.

Hauen familieri dolumin bizienak.

Covid txertaketak

Omicron aldaera iduriz biziki kutsakorra agertzen ari da, pandemia hor dago oraino eta txertaketak emendatu nahian, txertatze agiria baitezpadakoa bihurtuko da anitz urratsendako. Aipatu izan den bezala, astearte guziz (14:00-19:00) proposatua da txertatzea kirol zelaian. Aitzinetik deitu: 07-49-55-31-61 edo doctolib.fr webgunean hartu hitzordua. Duda-mudari leku gutiago utzi eta denak hobeki izanen gira.

Haurren herriko kontseilua

Urte hastapenean haurren kontseilua Herriko-Etxean iragan da, hautetsiak izendatuz geroz lehen elkartzea zuten. Sekulako asmoak erakutsi zituzten aitzineko bilkuran, orain ideiak gauzatzea zuten xedea. Hobeki erraiteko, belaunaldien arteko lehen trukaketaren antolatzea finkatu dute. Hor deliberatua izan da, 85 urtez goitikoen ikustera joaitea edo bederen agiantza karten banatzea. Ekimen hunen bidez, belaunaldien arteko harremanak denendako beharrezkoak baitira, zubiak eraikiz gizarte guzia hobetzera badabil. Uste ezinean haurrek norabide onak erakusten dituzte.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3628. zbk

Gure Hitza | 2022/01/13

Aldaketa ala Jarraipena?

Jean-Louis Harignordoquy

Deneri “urte berri on!” erranka ari giren urtarril hontan, batzutan jarraipenaren orde aldaketaren etorrera agiantzatzen dugu. Hala nola izurrite zikin hori betirako desagertzea. Bertze gauzetan, nola gerta. Eguneroko gora beheretan, laneko baldintzetan, harremanetan edo nik dakita zertan suerte onik ez baldin badugu ukan, zinezko aldaketa bat eskatzen diogu urte berriari. Aldiz, urte zaharra orohar aski ona izan baldin bada, jarraipena nahiago.

Halere aurtengo urte berria ez da denontzat ongi hasi. Bertsu mundua doluan da Xanti Iparragirre bertsularia pausatu delakoz 87 urtetan. Gipuzkoako lehen bertsu eskolaren sortzaileak Iparraldeko bertsulari lagunoi erakutsi zigun bertsutarako afizioa nerabeen baitan nola xertatu. Ikusten da harek erein hazia gero eta emankorrago izaiten ari dela.

Urtarrilaren 8an Baionan fermuki adierazi mezua helduko dea azkenean Eliseoko jaunaren beharrietara? Abantzu 32 urte hauetan preso ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016