Herriz Herri - Suhuskune (NB) | 2022ko Urtarrilaren 13a
Suhuskune: Heriotza - Betsu afaria
Heriotza
Urtarrilaren 5ean iragan dira Suhuskuneko Elizan, Jean-Louis Etchebehere Altzugaratekoaren ehorzketak. Gazterik Parisera joana, han eraman du bere ibilbidea. 1989an sortu zuen argi-indar edo elektrizitate muntatzeko enpresa, bortz langilerekin.
2007an hartua zuen bere erretiroa. Suhuskuneri biziki atxikia zen. Doluminak bere espos lagunari eta bi alaberi.
Bertsu afaria: xehetasun gehitzea
Joan den astean aipatu dugu bertsu afaria Ortzaizeko ikastolak antolatzen duela, huts bat egin dugu ez baitugu eguna aipatu. Urtarrilaren 22an iraganen da, herriko gelan, (19:00) hurrup eta klik eta ondotik bertsu afaria. Oroitarazten dugu Jon Maia eta Patxi Iriart bertsulariak direla gaualdiaren animatzaile izanen. Etorri memento goxo baten pasatzera!