Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2022ko Urtarrilaren 13a

Uztaritze - Ezeztatze - Auzo batzordeak - Erakusketa

Uztaritze%20-%20Ezeztatze%20-%20Auzo%20batzordeak%20-%20Erakusketa

Ezeztatze

Herriko Etxeak eskaini beharrak zituen urte berriko agiantzak, urtarrilaren 29an, larunbatarekin, osoki ezeztatuak dira, Covid-19aren eragin txarragatik. Hautetsiek berriz egiteko itxaropena atxikitzen dute, 2023ko. Agian bai!

Bestalde CCAS herriko ekintza sozialen zentroak eskaini beharra zuen larunbat huntan, 15ean, arratsalde goxo baten pasatzeko parada, hirugarren adinekoeri, Bilgune gelan errege bixkotxen jastatze batekin. Arrazoi berarentzat CCAS-eko zuzendaritzak erabaki du hau ere ezeztatzea. Besterik ezin zitzakeen egin.

Auzo batzordeen berri

Duela zonbait hilabete egin biltzar nagusien ondotik, auzo batzordeak berriz lanean hasiak dira. Batzordeak beharrezkoak dira Herriko Etxeari beren ikusmoldeak eta proposamenak egiteko, eguneroko bizia hobetzeko eta animazio proiektu berrien xutik emaiteko. Batzorde bakotxa urtean 4 aldiz biltzen da. Huna aurtengo lehen biltzarreak auzoka noiz eta nun eginen diren: Arruntza urtarrilaren 13an (20:00), Erdiko etxean; Etxehasia urtarrilaren 14an (19:00), Etxehasia gelan; Heraitze urtarrilaren 28an (19:00), Auzo Baita gelan; San Mixel otsailaren 3an (20:00), Landagoien-en; Hiribehere Sokorrondo otsailaren 10ean (18:30) Mailiarenean. Purgu Xopolorena ez da oraindik finkatua. Deneri idekia baita, jendea gomitatua da parte hartzera. Biltzarren txostenak Herriko Etxean aurkituko dira gero interesatuak direnentzat.

Erakusketa

Aitor Ruiz de Eginok erakusketa batekin 2022ko urtea estreinatzen du, urtarrilaren 4tik otsailaren 24a arte, tTok arte lekuan. Orotara 27 artelan ekarri ditu, Uztaritzera: neurri handiko 3 margo, 10 margo ertain, 4 marrazki aluminio gainean inprimatuak, 6 zeramika eta 4 eskultura. Erakustokia deneri idekia da, inolako baldintzaperik gabe, osasun hautuak edozoin izanik ere. Beti bezala aniztasun eta errespetu baloreak ardatz izaiten segituko dute, 2022ko urte honetan elkar zainduz. Bisita egunak hauek dira: astearte eta ortzegunetan (14:00-18:00) eta asteazkenetan (9:00-17:00). Argitasun gehiago izan daiteke webgune huntan: tTok.eus. Erakusketara ongietorri deneri.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3628. zbk

Gure Hitza | 2022/01/13

Aldaketa ala Jarraipena?

Jean-Louis Harignordoquy

Deneri “urte berri on!” erranka ari giren urtarril hontan, batzutan jarraipenaren orde aldaketaren etorrera agiantzatzen dugu. Hala nola izurrite zikin hori betirako desagertzea. Bertze gauzetan, nola gerta. Eguneroko gora beheretan, laneko baldintzetan, harremanetan edo nik dakita zertan suerte onik ez baldin badugu ukan, zinezko aldaketa bat eskatzen diogu urte berriari. Aldiz, urte zaharra orohar aski ona izan baldin bada, jarraipena nahiago.

Halere aurtengo urte berria ez da denontzat ongi hasi. Bertsu mundua doluan da Xanti Iparragirre bertsularia pausatu delakoz 87 urtetan. Gipuzkoako lehen bertsu eskolaren sortzaileak Iparraldeko bertsulari lagunoi erakutsi zigun bertsutarako afizioa nerabeen baitan nola xertatu. Ikusten da harek erein hazia gero eta emankorrago izaiten ari dela.

Urtarrilaren 8an Baionan fermuki adierazi mezua helduko dea azkenean Eliseoko jaunaren beharrietara? Abantzu 32 urte hauetan preso ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016