Herriz Herri - Ziburu (L) | 2022ko Urtarrilaren 13a

Ziburu: Bestarik ez - Mus

Ziburu:%20Bestarik%20ez%20-%20Mus

Herriko bestarik ez!

Mirakuiluz kanpo aurten ez da Bixintxo-kari herriko bestarik izanen! Badu zonbait hilabete Ziburun gaindi arrangura handiak bazirela eskualde hortarik, bestak eginen ziren ala ez. Batean hau eta bestean hura, mila dudetan zauden bazterrak. Iragan asteburuan erabakia hartua izan da, ezinbestean bada ezinbestean. Erabaki pisu eta latza bainan ezinbestekoa arduradunek diotenaren arabera. Sobera buru-hauste bazenegitarau plantako baten atxikitzeko. Hala nola kanpotik ausagailu askoren eskaintzera heldu diren horiek nun ezar sobera metatu gabe. Griña bera bestalde ere segur, lehiaketa edo(ta) ikusgarri batzuentzat, zoin, nun, nola egin hein bat lasaiki. Pena da hortaratuak izaitea, besta horieri jendea biziki atxikia-eta, bainan zer egin behar da?

Mus!

Mariñela ostatuak muntatzen du mus lehiaketa Frantziako xapelgoaren kontukoa. Izenak hartzen dituzte oraindanik eta hilabete guzian deituz 06-83-37-75-41 edo bestenaz06-40-39-81-72. Partidak egiteko otsailean eta beharrez martxo erditsu arte.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3628. zbk

Gure Hitza | 2022/01/13

Aldaketa ala Jarraipena?

Jean-Louis Harignordoquy

Deneri “urte berri on!” erranka ari giren urtarril hontan, batzutan jarraipenaren orde aldaketaren etorrera agiantzatzen dugu. Hala nola izurrite zikin hori betirako desagertzea. Bertze gauzetan, nola gerta. Eguneroko gora beheretan, laneko baldintzetan, harremanetan edo nik dakita zertan suerte onik ez baldin badugu ukan, zinezko aldaketa bat eskatzen diogu urte berriari. Aldiz, urte zaharra orohar aski ona izan baldin bada, jarraipena nahiago.

Halere aurtengo urte berria ez da denontzat ongi hasi. Bertsu mundua doluan da Xanti Iparragirre bertsularia pausatu delakoz 87 urtetan. Gipuzkoako lehen bertsu eskolaren sortzaileak Iparraldeko bertsulari lagunoi erakutsi zigun bertsutarako afizioa nerabeen baitan nola xertatu. Ikusten da harek erein hazia gero eta emankorrago izaiten ari dela.

Urtarrilaren 8an Baionan fermuki adierazi mezua helduko dea azkenean Eliseoko jaunaren beharrietara? Abantzu 32 urte hauetan preso ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016