Hegoaldean | 2022ko Urtarrilaren 13a
Langabezia apaldu da
Iragan berri den urtean langabezia apaldu da Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan. Apaltzea %11,14koa izan da EAEn eta %21,19koa, berriz, Foru Erkidegoan.
EAEri dagokionez, enpleguak bilakaera ona izan du adin guzietako biztanleen artean, eta bereziki gazteetan. Emazte gutiago daude orain lanik gabe, bereziki zerbitzu sektorean.
Datu horiek ikusiz, osagarri krisiak suntsitu zuen enplegua berreskuratu dela nabarmendu du Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak.