Herriz Herri - Lakarra (NB) | 2022ko Urtarrilaren 20a

Banzai eguna!

Banzai%20eguna!

Urtarrilaren 22an, Garaziko Gaztetxeak Lakarrako herriko gelan animazio eguna antolatzen du: bazkaria (13:00), Atzabal txarangak animaturik, 06-74-41-93-64 numerora deituz, jateko tokia atxiki behar da eta ondotik (20:00) kontzertu gaualdia: Zamalka (Baxe Nafarroa), Rukula (Gipuzkoa), Frigo (Baxe Nafarroa) eta Lukiek (Bizkaia) taldeekin. Egun osoa 20€, gaualdia 10€.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3629. zbk

Gure Hitza | 2022/01/20

Ezinbestean...

Janbattitt Dirassar

Bada hitz bat ez duguna usaian biziki erabiltzen bainan bulta huntan noiz nahi heldu zaukuna mihiaren puntara: ezinbestean! Eta bai, Ziburun konparazione, herriko bestak ezinbestean ezabatu dituzte! Erabaki peningarria bainan ezin bestela egin kasua ikusiz! Domaia da segur, nork erranen du ez dela hala, bainan izurrite kaltekor horrekin beti kasu eginez ibili behar, ez da beraz jostetarik! Besta sanoak eta gain-gainetik herrikoiak izaiten dira Bixintxo-kari muntatzen diren horiek. Zoin goxoa herritarren bazkaria, zoin arrakastatsua odolki egileen lehiaketa handia, bainan ere beste hitzordu asko, dela fandangolarien zoin-gehiagoka, pilota partida, dantzaldiak, mus zoin-gehiagoka, Herriko Etxeak eskaini zintzur bustitzea, bai eta, bistan dena, Jondoni Bixintxo herriko patroi sainduari eskaini omenaldi kartsua! Hendaian, Bixintxo bestak ez dituzte ezabatu bainan egitaraua murriztu, begiratuz halere, ez bada berriagorik, kantaldi eta pilota partidak, dena ere on.

...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016