Herriz Herri - Ezterenzubi (NB) | 2022ko Agorrilaren 04a
Bortuaren Eguna
Bortuaren Eguneko sarien lehiaketa
Bortuaren Eguna Irupilen biziki untsa iragan da, jendalde ederra hurbildua zela. Lehiaketa desberdinak iragan dira. Lehenik etxeko eta bortuko gasna lehiaketa, bai eta Pirenaika eta Buru Beltz ardi arrazarenak.
Ardi gasna lehiaketan, 28 gasna lehian ziren, bi kategorietan banatuak, bortukoak eta etxekoak.
Bortuko sailean Argitxu eta Estebe Ouret-ek lehen saria eskuratu dute, 2. Elizagaraia GAEC-a eta 3. Jean-Bernard Maitia.
Etxeko gasnetan, Ilharreborda GAEC-a lehen atera da, 2. Kitteria etxaldea eta 3. Ekibegia GAEC-a.
12 ardi Buru Beltz eta 4 behi Pirenaika dira lehiatu:
Ardi sailean Julien Queheillat da lehen atera, 2. Patrick Camou eta 3. Gilles Gachen.
Behi kategorian Peio Eliceits-ek behi tropa ederrenaren saria irabazi du eta Patxi Zabalzak miga ederrenarena.
Heldu den urtean berriz hitzordua emana izan dela dudarik ez!