Herriz Herri - Kanbo (L) | 2022ko Agorrilaren 04a
Bestak
Kanboko bestak agorrilaren 5ean hasiko dira (18:00), 10a arte iraunen dute. Ostiralean Behereko plazan zikiroa. Sukila elkarteak antolaturik, agorrilaren 6an, larunbatez, “Ziganteen eta Deba herriaren eguna”, ziganteak karriketan ibiliko dira. Pilota plazan (13:00), bazkari alaitua iraganen da, erreserbak 06-74-56-93-74 deituz, ondotik kontzertua Andoni Ollokiegirekin (18:00).
Eguna bururatuko da Behereko plazan kontzertuekin. Agorrilaren 7an, herriko koruak animaturik meza (10:30), pilota plazan esku-huskako partida (17:00), ondotik leku berean Kalakan, Itziarren Semeak eta Kaxkatuk entzuten ahalko dira (19:30). Jatekoa eta edatekoa segurtatua izanen da. Astelehenean merkaldian eguna eta esku-huskako finala (18:00). Asteazkenean pala txapelketen finalak (8:30), bazkaria eta esku-huska partida (18:15) M. Olçomendy-C. Elissalde ariko dira M. Etchemendy- B. Maitiaren kontra.