Han eta Hemen | 2022ko Irailaren 22a

Azterketak euskaraz, bide onean?

Azterketak%20euskaraz_%20bide%20onean?

Irailaren 14an, Parisen Ipar Euskal Herriko hautetsiak eta Euskararen Erakunde Publikoko (EEP) ordezkariak, Pap Ndiaye Hezkuntza ministroaren kabinetearekin bildu dira. Ikasleek azterketak euskaraz pasatzeko ahalmena ukan dezaten berriz ere eskatua izan da. EEPko ordezkariak eta euskal parlamentariak baikor agertu dira, aitzineko urteeri begira entzunak izan direla iruditu zaie. Azterketak euskaraz pasatzeko eskubideaz gain, baliatu dira aipatzeko sare publikoan eta pribatuan murgiltze sistema trabarik gabe plantan ezarria izan dadin. Pap Ndiaye Frantziako Hezkuntza ministroaren kabineteak epe onargarri batean trenkatuko duela errana izan da.


Seaska: “Gu prest gaude”

Euskal Herriko ordezkaritza Parisen bildua zen egunean, Seaskako kolegioetako erakasleak eta ikasleak, sare sozialen bidez, azterketak euskaraz pasatuak izan daitezen mobilizatu dira. Mezu argi bat bidali nahiz, “Gu prest gaude” pankartekin agertu dira.

Egun batzuk lehenago Seaskako ordezkariek Ziburuko Kaskarotenea ikastolan hitzordua emana zuten, eskola sartzearen berri emaiteko. Eneko Aldana herriko auzapezak, herriak berritu eskolan errezebitu ditu, ongi etorria egin eta, Peio Jorajuria Seaskako presidenteari hitza eman dio. “Murgiltzearen kontrako hodeiak momentuz urrundu baditugu, azterketen arloan gobernuaren azken agintaldian gibelatze onartezinak gertatu dira” gaitzetsi du. Azterketak euskaraz pasatzeko eskubidea lortzeko lanean segituko dutela argi utzi du, Pariseko hitzordua garrantzitsua dela adieraziz, ikasturteko “giroa” baldintzatuko baitu.

Bestalde Seaskak sartzea iragan dela eta, ikastolen berri eman du. Irailaren 1ean 4.200 ikaslek 38 ikastoletan sartzea egin dute, haur hezkuntzatik lizeora, jaz baino 102 ikasle gehiago. Azpimarratu dute, haur kopuru ttipiak dituzten ikastolak azkartzen ari direla. Bardozeko Xarnegu ikastola, 4 ikaslerekin hasi bada, aurten 11 izanen dira eta urtean zehar beste batzuk sartuko dira. Ahetzeko ama ikastolan 7tik 12ra pasa dira eta Bokalen ikasle kopurua bikoiztu da, 10etik 22ra pasatuz.

Kolegioetan 18 ikaslez kopuruek goiti egiten dute eta lizeoan 400 ikasleren marra sinbolikoa gainditu da, 394 ikasleetatik 450 ikasletara pasatuz.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2022/09/22

Energia gutiago xahutu

Energia%20gutiago%20xahutu

Anitz aipatzen delarik elektrizitate, gas eta beste erregailuen emendatzea, bereziki neguari buruz, kasu egin beharko da ez sobera xahutzea, instituzio eta elkarte batzuk laguntzeko proposamen desberdinak eskaintzen dituzte.


“Energia Berriztatzeko Plataforma”

Euskal Herriko SOLIHA egiturak, Estatuaren, Akitania Berriaren eta Euskal Elkargoaren laguntzarekin, energia-berritzearen gaia hartu du eta “Energia Berriztatzeko Plataforma” sortu. Etxeak ongi isolatzeko arraberritzea eta fakturak apaltzea helburu du.

Plataformak informazio-leihatila bakar gisa funtzionatzen du, herritarreri beren egoitza berritze proiektuetan edo(ta) energia-fakturan, laguntza eskuratzeko kontseiluak emaiten ditu, ikuspuntu tekniko, finantzario, juridiko eta sozialetik.

Telefonoz, mailez edo postaz galdeak egiten ahal dira, baina ere hitzordu baten bidez behar diren informazioak emanen ditu. Kitorik den dokumentazioa eskuratzen ahal da. Bakoitzaren e...

Irakurri segida

3661. zbk

Gure Hitza | 2022/09/22

Ondarea gogoan

Janbattitt Dirassar

Iragan dira beraz Ondarearen Egunak. Oro har, ukan dute arrakasta ederra. Zernahi hitzordu eskuin eta ezker. Mota guzietarik. Egia da ondareak biziki eremu zabalak hartzen dituela eta anitz gisetara. Ondare hitza bera kasik arrotza ginuen haatik ez oraino hain aspaldi. Gaurregun noiznahi sartzen dugu gure solasetan.

Joan den egunean norbaitek hauxe erraiten zaukun, gai hori gogoan, egun guziak ontsalaz ondarearenak behar gintuzkeela, ez bakarrik urtean asteburu bat. Hori ere egia handia izan behar da.

Behin, euskaltzale argi batek gauza bera erraiten zuen euskararentzat. Ez dela euskararen egunik izaiten ahal, egun guziak hala direla eta gisa hartarat behar dugula beraz bermatu eta ernatu.

Behin, gertatu nintzan Estrasburgo hirian eta segitzaile batzuekin bisitatu ginuen hango katedrala, munduko ederrenetarik izan behar dena. Obran ari ziren karraskan. Norbaitek galdetu zuen noiz arte iraun beharra zuten o...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016