Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2022ko Irailaren 22a
Sortze - Ezkontza - Zuen agenda
Sortze
Azken denbora hauetan hiru sortze izan ditugu gure herrian. Idiartean, joan den uztailaren 23an Marie Velendoff eta Anton Seban andere jaunek Ainhoa, Lili, Isabelle bati ongi etorri egin zioten. Agorrilaren 11n, Hergaitze Mendilarreko Louise Gerrier eta Sebastien Barrian andere jaunek Alice ttipi bati eta agorrilaren 23an, Hergaitze Uhaldeko Melanie Menahem eta Antoine Vauthier andere jaunek Noah, Marley bati. Zorionak 3 sortu berrieri eta goresmenak burasoeri.
Ezkontza
Joan den buruilaren 10ean, Iruiteneko Xavier Aphal-ek, Lydia Haristoy andere armendariztarra biziko lagun hartu du. Andere esposaren ottok, Jean-Michel Barnetche oraiko Uztaritzeko erretorak ditu esposatu, Armendaritzeko elizan, lagun eta familiakoen aitzinean. Afaria Armendaritzeko gelan iragan zen, umore hoberenean. Bikotea eta Xan semea Armendaritzen bizi dira. Goresmenak haueri!
Zuen agendan
Ez ahantz hirugarren adinekoentzat, sofrologia tailerrak proposatuak direla astelehen goiz guziz, Aiherrako Denen Etxeko gela ttipian (10:30-12:00). Joan den astelehenean hasi zen lehen ikastaldia. Parte hartzeko izena oraino emaiten ahal da, Herriko Etxera deituz (05-59-29-64-02).
Urriaren 8an, Herriko Etxeak etxe ekoizleen merkatua antolatuko du, herriko plazan denbora ederra izanez, edo Denen Etxean (14:00).
Urriaren 15ean, eguerditan, Aiherra gainez gain auzoaldearen urteko besta, Denen Etxean.
Urriaren 23an, igandearekin, Aiherrak Antzuolako lagunak errezibituko ditu: askaria, aurresku, bisita eta bazkaria. Bazkarian parte hartzeko izenak Herriko Etxean eman beharko dira.
Azaroaren 19an, kantu bazkaria, larunbat eguerdiarekin Denen Etxean, Ezkia Ikastolaren 50. urtebetetzearen karietara, Aiherrako oraiko eta lehengo ikasle eta burasoek antolaturik. Tokia aitzinetik atxiki beharko da.