Herriz Herri - Baiona (L) | 2022ko Irailaren 22a

Dibertsitatearen astea - Gau Eskolan izen emaitea - Baionan Kantuz: 25. sartzea

Dibertsitatearen%20astea%20-%20Gau%20Eskolan%20izen%20emaitea%20-%20Baionan%20Kantuz:%2025.%20sartzea

Dibertsitatearen astea

Heldu den urteko martxoan, Herriko Etxeak, herriko eskolak eta elkarteak bateraturik “Dibertsitatearen astea” 7. aldikoz antolatzen dute. Gaurdanik egitaraua osatzeko, baionar elkarteak gomitatuak dira beren proiektua irailaren 23a aitzin pausatzera.

Aldi huntan ez da gairik inposatzen, formari dagokionez, sormenari lekua eman nahi da. Kontzertuak, ikuskizunak, erakusketak eta tailerrak, aniztasuna adieraz dezaketen hainbat ekimen izanen dira.

Egitasmoak semainediversite@bayonne.fr helbidera igorri behar dira.


Gau Eskolan izen emaitea

AEK elkarteak maila guzietako kurtsoak proposatzen ditu. Gaueko kurtsoak ala egunekoak segitu daitezke, astean 5 edo 6 ordukoak. Bestalde, aste bateko ikastaroak ere antolatzen ditu, bai eta lanbide batzuekin loturikoak. Buraso-taldeak ere badira: haurrak ikastolan edo sail elebidunean dituztenak, hauek familian euskara nola erabili ikasten dute.

Baionan, Marengo karrikan kokatua den egoitzan izen emaiteak irailaren 13an hasiak, 24a arte iraunen dute (9:00-19:00).


Baionan Kantuz: 25. sartzea

Baionan Kantuz-ek bere 25. sartzea, irailaren 24an eginen du (11:00), Euskal Museoan hitzordua emana da, kanpoan ateri bada, bestela barnean. Kantu programa aurkituko da www.baionan-kantuz.eus gunean, bilduz kantu klasikoak (Eperra, Urtxintxa), hunkigarriak (Mundura eman ninduzun) ala Baionako aktualitateari lotuak (Peña Baiona).


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3661. zbk

Gure Hitza | 2022/09/22

Ondarea gogoan

Janbattitt Dirassar

Iragan dira beraz Ondarearen Egunak. Oro har, ukan dute arrakasta ederra. Zernahi hitzordu eskuin eta ezker. Mota guzietarik. Egia da ondareak biziki eremu zabalak hartzen dituela eta anitz gisetara. Ondare hitza bera kasik arrotza ginuen haatik ez oraino hain aspaldi. Gaurregun noiznahi sartzen dugu gure solasetan.

Joan den egunean norbaitek hauxe erraiten zaukun, gai hori gogoan, egun guziak ontsalaz ondarearenak behar gintuzkeela, ez bakarrik urtean asteburu bat. Hori ere egia handia izan behar da.

Behin, euskaltzale argi batek gauza bera erraiten zuen euskararentzat. Ez dela euskararen egunik izaiten ahal, egun guziak hala direla eta gisa hartarat behar dugula beraz bermatu eta ernatu.

Behin, gertatu nintzan Estrasburgo hirian eta segitzaile batzuekin bisitatu ginuen hango katedrala, munduko ederrenetarik izan behar dena. Obran ari ziren karraskan. Norbaitek galdetu zuen noiz arte iraun beharra zuten o...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016