Herriz Herri - Beskoitze (L) | 2022ko Irailaren 22a

Urgazietako pestak

Urgazietako%20pestak

Beskoitzen entzuten den bezala: “To! Salineko pestak!” Eta bai Beskoitze Urgazietako pestak heldu zaizkigu hilabete huntako 23, 24 eta 25eko asteburuan, urtero bezala San Mixelez.

Auzogune hortako pesta komitea 30 gaztez osatua da eta erran behar da gaitzeko giro beroa beren artean izanez, badakitela giro horren hedatzen pesten denboran. Huna aurtengo egitaraua:

Ortzirale 23an (19:30), karro ibilaldia Urgazietan gaindi, Beskoitze zentrotik pasatuz, josta eta umore ona izanen direlarik geldialdi batzuen artean.

Larunbat 24an (9:00) Urgazietako mokofin Korrika (oinez kurrituz edo lasterka), Korrika hunen berezitasuna, kilometro guziez parte hartzaileek, janari eta edari finak jastatzeko parada ukanen dutela, tokiko mozkinak herriko sukaldarieri esker. Errugbi txapelketa (14:00), “Papas rugby”-koak parte hartzaile. Haurren aldi (15:00): jokoak eta makillatze tailerrak, komiteko gaztetxoek animaturik, ondotik arratsaldekoa. Zintzur bustitzea (19:00) eta afaria: “esne-xerria” ondokoekin. Gaua segitzeko dantzaldia Ibiliz taldeak animaturik.

Igande 25ean(10:30) meza nagusia karpa pean, (12:00) zintzur bustitzea komiteak eskainirik,(13:00) talo, garagarno eta kantu Leizarraga eta Hikasi kantu elkarteen parte hartzearekin. (16:30) Otxalde taldearen kantaldia (16:30) eta animazio berezia pesten bururatzeko (18:00)… bainan ixo!

Herritar eta auzo herritarreri pesta on eta goza!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3661. zbk

Gure Hitza | 2022/09/22

Ondarea gogoan

Janbattitt Dirassar

Iragan dira beraz Ondarearen Egunak. Oro har, ukan dute arrakasta ederra. Zernahi hitzordu eskuin eta ezker. Mota guzietarik. Egia da ondareak biziki eremu zabalak hartzen dituela eta anitz gisetara. Ondare hitza bera kasik arrotza ginuen haatik ez oraino hain aspaldi. Gaurregun noiznahi sartzen dugu gure solasetan.

Joan den egunean norbaitek hauxe erraiten zaukun, gai hori gogoan, egun guziak ontsalaz ondarearenak behar gintuzkeela, ez bakarrik urtean asteburu bat. Hori ere egia handia izan behar da.

Behin, euskaltzale argi batek gauza bera erraiten zuen euskararentzat. Ez dela euskararen egunik izaiten ahal, egun guziak hala direla eta gisa hartarat behar dugula beraz bermatu eta ernatu.

Behin, gertatu nintzan Estrasburgo hirian eta segitzaile batzuekin bisitatu ginuen hango katedrala, munduko ederrenetarik izan behar dena. Obran ari ziren karraskan. Norbaitek galdetu zuen noiz arte iraun beharra zuten o...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016