Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2022ko Irailaren 22a

Suhiltzaileen ate idekitzeak - Argazkilarien Biltzarra: sari banatzea - Garazi Arrosaz

Suhiltzaileen%20ate%20idekitzeak%20-%20Argazkilarien%20Biltzarra:%20sari%20banatzea%20-%20Garazi%20Arrosaz

Suhiltzaileen ate idekitzeak

Irailaren 24an (10:00-17:00) Garaziko suhiltzaileek kasernako ateak idekiak izanen dituzte, egoitzaren bisita, ibilgailuen presentatzea eta suhiltzaile izaiteko informazioak emanak izanen dira. Interesatua dena hurbil dadila.

Argazkilarien Biltzarra: sari banatzea

Irailaren 25ean, Argazkilarien Biltzarraren azken eguna kari, Herriko Etxean (12:00), publikoaren eta “Jacques Delpech” sariak banatuak izanen dira.

Garazi Arrosaz

Garazi Arrosaz lasterketa eta ibilaldia hurbiltzen ari dira. Helburua da emazteen minbiziaren berri emaitea, jendartea sentsibilizatzea eta prebentziorako informazioak zabaltzea. Tokiko jatetxeek ere beren maneran parte hartzen dute, urriaren 9an bazkariaren irabaziaren %15a eskainiz.

Aurten urriaren 8an eta 9an iraganen da, 6. edizio hunentzat jadanik 1.300 pertsonek izena emana dute. Aurtengo egitaraua:

Larunbatarekin (14:00-18:30), merkatu estalian, bizkarrekoen emaitea, erakusmahaiak minbiziari buruz eta animazioak.

Igandearekin bi formula proposatuak dira “Ttuku-ttuku” 7 km-koa (10:00) eta “Kirolari” 10km-koa (10:30). Parte hartzeko 12,50€ eman beharko dira, diru guzia bularreko minbiziaren kontrako borrokaren alde emana izanen da.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3661. zbk

Gure Hitza | 2022/09/22

Ondarea gogoan

Janbattitt Dirassar

Iragan dira beraz Ondarearen Egunak. Oro har, ukan dute arrakasta ederra. Zernahi hitzordu eskuin eta ezker. Mota guzietarik. Egia da ondareak biziki eremu zabalak hartzen dituela eta anitz gisetara. Ondare hitza bera kasik arrotza ginuen haatik ez oraino hain aspaldi. Gaurregun noiznahi sartzen dugu gure solasetan.

Joan den egunean norbaitek hauxe erraiten zaukun, gai hori gogoan, egun guziak ontsalaz ondarearenak behar gintuzkeela, ez bakarrik urtean asteburu bat. Hori ere egia handia izan behar da.

Behin, euskaltzale argi batek gauza bera erraiten zuen euskararentzat. Ez dela euskararen egunik izaiten ahal, egun guziak hala direla eta gisa hartarat behar dugula beraz bermatu eta ernatu.

Behin, gertatu nintzan Estrasburgo hirian eta segitzaile batzuekin bisitatu ginuen hango katedrala, munduko ederrenetarik izan behar dena. Obran ari ziren karraskan. Norbaitek galdetu zuen noiz arte iraun beharra zuten o...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016