Herriz Herri - Donibane Lohizune (L) | 2022ko Irailaren 22a

“Oroitzen naizeno” - “Txirrindiraultzan” - Begiraleak sartzea

a€œOroitzen%20naizenoa€%20-%20%20a€œTxirrindiraultzana€%20-%20Begiraleak%20sartzea

“Oroitzen naizeno”

Irailaren 23an (18:30), Mediatekan, Maddi Zubeldiak eta Bernadette Lurok muntatu “Oroitzen naizeno” obra ikusgai izanen da.

Alzheimerraren Egunaren baitan kokatzen da. “Zer gelditzen da zahartzaroan memoria galtzen denean? Zatiketa horretan pertsona nun kokatzen da? Antzerkian, itxura eta gaztetasuna nagusi diren garaian, zahartzaroari, eritasunari, ahuleziari eta beldurrari zer leku emaiten den aipatzen da. Ikusgarria kitorik da, aldiz lekua atxikitzeko 05-59-26-28-99 deitu behar da.

Bizi mugimendua: “Txirrindiraultzan”

Irailaren 25ean, igandez (15:00), Bizi mugimenduak “Txirrindiraultzan” parte hartzeko gomita zabaltzen du, Verdun plazatik abiatuko dena. Bizi mugimenduak aspaldi huntan bizikletentzat bide bereziak izan daitezen eskatzen du. Donibane Lohizune hautatua izan bada, Jean-François Irigoyen auzapez eta Mugikortasun Sindikatuko presidentea denari, mobilizazioaren bidez herrian bizikleta bide antolatu seguruak guti direla mezua bidali nahi dio. Mugimenduak salatzen du, bizikletatik jaitsi behar dela Donibane Lohizune eta Ziburu lotzen dituen zubia zeharkatzeko, autoek lau lerro dituztelarik.

Begiraleak-ensartzea

Begiraleak elkarteak, kultura sailean animazio desberdinak eta kurtsoak eskaintzen ditu. Sartzea dela eta, hitzorduak proposatzen ditu.

Dantza - Helduak, urriaren 3tik harat, astelehenetan, hiru maila desberdinetan, oren bateko kurtsoak (19:00 eta 20:00), 50€ urteko. “Begilen” taldea astearteetan, bi astetatik behin (19:30), irailaren 27an hasteko. Haurrentzat asteazkenetan dira kurtsoak emanak (13:45-15:00), 40€ urteko.

Kantua - Hirugarren ostegun guziz (19:30), 20€ urteko.

Mintza Xoko, euskara ikasteko, astelehenetan (17:00-19:00), 40€ urteko.

Musika - Txaranga ostiraletan (19:00), gaita, txistu eta pandero kurtsoak emanak dira ere, Begiraleak egoitzara hurbildu behar da xehetasunentzat.

Beste aktibitate batzuk ere urtean zehar antolatzen ditu, mendi ibilaldiak, Euskal Herriaren ezagutzeko ekimenak… eta gastronomia. Elkarteko kide izaiteko 20€ ordaindu beharko da.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3661. zbk

Gure Hitza | 2022/09/22

Ondarea gogoan

Janbattitt Dirassar

Iragan dira beraz Ondarearen Egunak. Oro har, ukan dute arrakasta ederra. Zernahi hitzordu eskuin eta ezker. Mota guzietarik. Egia da ondareak biziki eremu zabalak hartzen dituela eta anitz gisetara. Ondare hitza bera kasik arrotza ginuen haatik ez oraino hain aspaldi. Gaurregun noiznahi sartzen dugu gure solasetan.

Joan den egunean norbaitek hauxe erraiten zaukun, gai hori gogoan, egun guziak ontsalaz ondarearenak behar gintuzkeela, ez bakarrik urtean asteburu bat. Hori ere egia handia izan behar da.

Behin, euskaltzale argi batek gauza bera erraiten zuen euskararentzat. Ez dela euskararen egunik izaiten ahal, egun guziak hala direla eta gisa hartarat behar dugula beraz bermatu eta ernatu.

Behin, gertatu nintzan Estrasburgo hirian eta segitzaile batzuekin bisitatu ginuen hango katedrala, munduko ederrenetarik izan behar dena. Obran ari ziren karraskan. Norbaitek galdetu zuen noiz arte iraun beharra zuten o...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016