Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2022ko Irailaren 22a

Eskubaloia

Eskubaloia Irisartarrak elkartea

Larunbatean, lau partida iragan dira, Airoski gela bete betea zen, sostengatzaile anitzekin.

Lehen partidan Frantziako xapelgoaren kondu arizan dira, Irisarri/Atharratzeko hemezortzi urtez petik taldeak 33-27 garraitu dute, Pays De Nestes-eko taldea kontra.

Gizon gehienetan, Pre-nazional mailan, bigarren taldeak 22-23 galdu du ASPOM Bègles taldearen kontra.

Nazional 2 mailan, gaitzeko partida izan da, Irisartarrak eta Libourneren artean giro izigarri batekin, 27-27 berdin egin du.

Nesketan, Pre-nazional mailan, Kanbo/Irisarriko neska taldeak, 32-32 berdin egin du, Libourneko taldearen kontra.

Heldu den larunbateko partidak

Nazional 2 mailan, lehen taldea Bordelera joanen da (19:00). Bigarren taldea Bordelen ariko da (21:00). Hemezortzi urtez petikakoak Balma hirira joanen dira (21:00). Nesketan, lehen taldea Léognan hirira joanen da (19:15).

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3661. zbk

Gure Hitza | 2022/09/22

Ondarea gogoan

Janbattitt Dirassar

Iragan dira beraz Ondarearen Egunak. Oro har, ukan dute arrakasta ederra. Zernahi hitzordu eskuin eta ezker. Mota guzietarik. Egia da ondareak biziki eremu zabalak hartzen dituela eta anitz gisetara. Ondare hitza bera kasik arrotza ginuen haatik ez oraino hain aspaldi. Gaurregun noiznahi sartzen dugu gure solasetan.

Joan den egunean norbaitek hauxe erraiten zaukun, gai hori gogoan, egun guziak ontsalaz ondarearenak behar gintuzkeela, ez bakarrik urtean asteburu bat. Hori ere egia handia izan behar da.

Behin, euskaltzale argi batek gauza bera erraiten zuen euskararentzat. Ez dela euskararen egunik izaiten ahal, egun guziak hala direla eta gisa hartarat behar dugula beraz bermatu eta ernatu.

Behin, gertatu nintzan Estrasburgo hirian eta segitzaile batzuekin bisitatu ginuen hango katedrala, munduko ederrenetarik izan behar dena. Obran ari ziren karraskan. Norbaitek galdetu zuen noiz arte iraun beharra zuten o...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016