Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2022ko Irailaren 22a

Herriko bestak

Denboran, duela anitz urte, abendua hastean, Santa Eulalia parropiako patroiaren egunarekin ospatzen ziren (ikus ikastolen egutegian “Olaia” abenduaren 10ean).

Noizbait aitzinatuak izanik, beraz aspalditik, urriko lehen igandearen inguruan iragaiten dira. Aurtengoetan irailaren 30etik urriaren 2ra, egitarau xume bainan politaren mentura dugu.

-Ostirala (20:00), Arberoa txaranga, talo eta ostatu, (22:00) Andoni Ollokiegi.

- Larunbata (17:00), Artetxean “motoa” eta “Edgar” antzerkiak herriko haur eta gaztek emanik, (20:00) zikiroa Kolokak animatua, ondotik dantzaldia Kolokarekin.

- Igandea(11:30), komiteak eskaini aperitifa, (12:30) kantu bazkaria Artetxean Watson-ekin. Izen emaitea ahal bezain goiz: 06-84-53-14-44 deituz, (16:30) indar jokoak, haurrendako jokoak, (19:30) talo eta ostatu “Saltoka” taldearekin.

-Aingirak etxera eremaiteko, Haramboure ostatuan, manatzeko deitu 05-59-29-66-16, irailaren 28ko.

Anartean herriko gazteak etxez etxe badabiltza usaiako eskearen egiten, ongi etorriak izan ditela!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3661. zbk

Gure Hitza | 2022/09/22

Ondarea gogoan

Janbattitt Dirassar

Iragan dira beraz Ondarearen Egunak. Oro har, ukan dute arrakasta ederra. Zernahi hitzordu eskuin eta ezker. Mota guzietarik. Egia da ondareak biziki eremu zabalak hartzen dituela eta anitz gisetara. Ondare hitza bera kasik arrotza ginuen haatik ez oraino hain aspaldi. Gaurregun noiznahi sartzen dugu gure solasetan.

Joan den egunean norbaitek hauxe erraiten zaukun, gai hori gogoan, egun guziak ontsalaz ondarearenak behar gintuzkeela, ez bakarrik urtean asteburu bat. Hori ere egia handia izan behar da.

Behin, euskaltzale argi batek gauza bera erraiten zuen euskararentzat. Ez dela euskararen egunik izaiten ahal, egun guziak hala direla eta gisa hartarat behar dugula beraz bermatu eta ernatu.

Behin, gertatu nintzan Estrasburgo hirian eta segitzaile batzuekin bisitatu ginuen hango katedrala, munduko ederrenetarik izan behar dena. Obran ari ziren karraskan. Norbaitek galdetu zuen noiz arte iraun beharra zuten o...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016