Herriz Herri - Larzabale-Arroze-Zibitze (NB) | 2022ko Irailaren 22a
Oztibarreko ikastolak 30 urte
Besta jendetsua eta ederra
Ezin hobeki joan da iragan larunbatean, Larzabalen, Oztibarreko ikastolaren 30 urteen besta eguna. Egoitza askotan egonik, 2007adanik Larzabalen dago berea duen egoitzan hainbat tokitako aldaeren nekea gainditurik.
Aurtengoan 42 haurrekin, 3 irakaslerekin eta 2 langilerekin baldintza onetan derama ikas-erakaskuntza eginkizuna.
Besta ederrak elkartu du jendea 30. horrentzat giro hoberenean ez baitzen desen eskasik: pilota, mintzaldi, haurren emanaldi, janari eta edari goxoak, musika, bertsu, kantu, dantza eta kontzertu.
Gure ikastolak eta besteenek ere, bizkor segi eta iraun dezatela, geroan ere euskarak izanaraz gaitzan euskaldun.