Herriz Herri - Makea (L) | 2022ko Irailaren 22a

Makea Oinez

Makea%20Oinez

Urtero larrazkenean antolatu den Makea Oinez gertakaria hurbiltzen ari da, urriaren 2an iraganen da. Baigura (897m) eta Urtsu (678) mendiek Makearen sehaska osatzen dute. Egun horretan bi gune desberdin hauen ezagutzeko parada emana da.

Lau ibilaldi proposatuak dira:

-“Ttipia”: 13km, 650 metro desnibel, Urtsu kaskoan gaindi

-“Urtsu”: 17km, 800 metro desnibel, Lau Borda deitu gunetik pasatuko dena.

-“Baigura”: 27km, 1360 metro desnibel

-“Baigura” + Urtsu: 36km, 1800 metro desnibel, bi mendiak zeharkatzen dituena.

Bakoitza bere erritmoan ibiliko da, ez da lehiaketa bat. 100 bat herritarrek egun horren antolaketan parte hartzen dute, ibilkarien errezibitzeko, bideetan janari eta edari hornitzeko, hots dena eginahala ongi pasa dadin!

Abiatu aitzin ezker paretan izenak hartuak izanen dira eta askaria eskainia (7:30), Panpaleko Bordan eta Lau Bordetan ere tokiko ekoizpenak jaten ahalko dira. Heltzean ere behar den guzia izanen da, gaztainak barne! Prezioa: 6 eta 16 urte artean 5€ eta 16 urtetik harat 10€.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3661. zbk

Gure Hitza | 2022/09/22

Ondarea gogoan

Janbattitt Dirassar

Iragan dira beraz Ondarearen Egunak. Oro har, ukan dute arrakasta ederra. Zernahi hitzordu eskuin eta ezker. Mota guzietarik. Egia da ondareak biziki eremu zabalak hartzen dituela eta anitz gisetara. Ondare hitza bera kasik arrotza ginuen haatik ez oraino hain aspaldi. Gaurregun noiznahi sartzen dugu gure solasetan.

Joan den egunean norbaitek hauxe erraiten zaukun, gai hori gogoan, egun guziak ontsalaz ondarearenak behar gintuzkeela, ez bakarrik urtean asteburu bat. Hori ere egia handia izan behar da.

Behin, euskaltzale argi batek gauza bera erraiten zuen euskararentzat. Ez dela euskararen egunik izaiten ahal, egun guziak hala direla eta gisa hartarat behar dugula beraz bermatu eta ernatu.

Behin, gertatu nintzan Estrasburgo hirian eta segitzaile batzuekin bisitatu ginuen hango katedrala, munduko ederrenetarik izan behar dena. Obran ari ziren karraskan. Norbaitek galdetu zuen noiz arte iraun beharra zuten o...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016