Herriz Herri - Urruña (L) | 2022ko Irailaren 22a

Herriko Etxearen argitalpenak - Antzerki eskola - AEK sartzea - Hariztia proiektua - Hitza Hitz filma

Herriko%20Etxearen%20argitalpenak%20-%20Antzerki%20eskola%20-%20AEK%20sartzea%20-%20Hariztia%20proiektua%20-%20Hitza%20Hitz%20filma

Herriko Etxearen argitalpenak

Berriki Herriko Etxeak bi argitalpen eder plazaratu ditu: “Urruñan Bizi” aldizkariaren 70. zenbakia, udari dagokiona eta 2022-2026 agintaldirako proiektu nagusien txostena. Biak euskaraz eta frantsesez tartekaturik. Aldizkarian badira biziki artikulu interesgarriak, aipamen berezia merezi du Daniela Albizu idazle eta euskal ekintzaileari eskaintzen diotena. Txosten edo dosierrean, berriz, gai frankoren berri ematen dute: mugikortasun iraunkorra, berrikuntza ekonomiko, sozial eta solidarioak, Urruñako kultura eta kirola, laborantza eta lur zaintza, klima aldaketa, etxebizitzen arazoa, gazteen emantzipazioa, haurtzaroaren sostengatzea, adinekoen laguntzea, auzoak eta ingurumena, gizon eta emazteen arteko berdintasuna... eta abar.

Urruñako antzerki eskolaren informazioa

Antzerki Eskola urriaren 3an hasiko da Zokoan, Aisialdi Zentroan. Xabier Terrones izanen da antzerki-zuzendaria. Aurten hiru proiektu landuko dira: astelehenetan (17:00-18:00), lehen mailako ikasleekin antzerki bat prestatuko da, horretarako ikasturte osoa emanez eta lau hilabetez (18:00-19:30), helduekin antzerki bat prestatuko da. Ostegunetan (18:00-19:00), 12-18 urtekoekin, lau hilabetez, urritik otsailera, beste antzerki bat landuko da. Izen-emateak hilaren 26an hartuko dira Zokoko Aisialdi Zentroan (17:00-19:30). Informazio gehiago telefono hauetara deituz: 06-36-82-41-95 eta 06-43-07-84-04.

Hariztia 2020 proiektua

2020an Asier Gogortza argazkilariak, Berako eta Urruñako Herriko Etxeen laguntzaz eta bultzadaz,prestatu eta aurkeztu zuen bi herrien arteko harizti berri baten proiektua. Aipatu argazkilariak ezkurrak 2019an Beñat-baita baserriaren parean diren bi haritz ederretatik hartu zituen eta Beran duen lorategian hazi. 2021eko abenduaren 21ean Erentzuko magaletan 27 haritzen landaketa egin zuten, bi biribiletan paraturik. Biribil handian hamazazpi eta ttikian berriz hamar.

“Hitza hitz” filma

Hilaren 23an, ostiralarekin, “Hitza hitz” izeneko filma emanen dute Itsas Mendi zineman (19:00). Zuzendariak Enrique Colina eta Rubi Scive Loyer dira, filmaren gaia: Hego Amerikara joandako euskaldunak eta haien bizimodua, kultura transmisioa, nortasuna…2009. urtean plazaratu zuten.

Euskarazko kurtsoak AEKn

Izena emateko eguna irailaren 22an finkatu da, Posta gelan. Kurtsoak urriaren 3an hasiko dira eta ekainaren azken egunetan bukatuko. Astean hiru oreneko ikastaroak izanen dira. Maila guziak egonen dira aukeran, egunez edo gauez (19:00). Informazioa: 05-59-20-55-30.

Mutxikoak plazan

Hilaren 24an, larunbatarekin, mutxikoak izanen dira herriko plazan (11:00).

Jam Session-en kontzertua

Hilaren 24an, larunbatarekin, Jam Session-en kontzertua izanen da pilota-plazan (17:30).

Argazki erakusketa idekita

Urriaren 7ra arte Posta gelan zabalik izanen da, Anouk Oliveiraren “Polaroid” izeneko argazki erakusketa ederra.

Adindunendako ekitaldiak hilaren 22tik 28ra

60 urtetik gorakoei idekita. Hilaren 22an, ostegunarekin, bisita ekomuseora. Ondoren bazkaria jatetxean. Abiatze tenorea (9:00), Posta gelatik. Mahai jokoak Posta gelan (14:30). Hilaren 23an, ostiralarekin, petanka Posta gelan (10:00). Hilaren 26an, astelehenarekin, karaokea Posta gelan (14:30). Hilaren 27an, asteartearekin, sukaldaritza saioa Posta gelan (10:00). Yoga kadira gainean

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3661. zbk

Gure Hitza | 2022/09/22

Ondarea gogoan

Janbattitt Dirassar

Iragan dira beraz Ondarearen Egunak. Oro har, ukan dute arrakasta ederra. Zernahi hitzordu eskuin eta ezker. Mota guzietarik. Egia da ondareak biziki eremu zabalak hartzen dituela eta anitz gisetara. Ondare hitza bera kasik arrotza ginuen haatik ez oraino hain aspaldi. Gaurregun noiznahi sartzen dugu gure solasetan.

Joan den egunean norbaitek hauxe erraiten zaukun, gai hori gogoan, egun guziak ontsalaz ondarearenak behar gintuzkeela, ez bakarrik urtean asteburu bat. Hori ere egia handia izan behar da.

Behin, euskaltzale argi batek gauza bera erraiten zuen euskararentzat. Ez dela euskararen egunik izaiten ahal, egun guziak hala direla eta gisa hartarat behar dugula beraz bermatu eta ernatu.

Behin, gertatu nintzan Estrasburgo hirian eta segitzaile batzuekin bisitatu ginuen hango katedrala, munduko ederrenetarik izan behar dena. Obran ari ziren karraskan. Norbaitek galdetu zuen noiz arte iraun beharra zuten o...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016