Ba ote dakixu? | 2022ko Irailaren 22a

Michael Collins (2/3)

Gilen Bacho

Michael%20Collins%20(2/3)

1918ko abenduko parlamentuko hauteskundeetan, Sinn Feinek Irlandako 105 diputatu aulkietatik 73 irabazi zituen. Collins, South Corkeko diputatu gisa hautatua izan zen. Preso izanik ere, De Valera East Clareko diputatu bilakatu zen. Irlandar abertzale mugimenduarentzat garaipen handia izan zen. Hitzeman zuten bezala, 1919ko urtarrilaren 21ean, Sinn Feineko hautetsiek sezesio egin zuten eta, Dublinen, nazio konstituziogile gisa osatu ziren (Dail Eireann). Ber egunean, irlandar militante armatu tal

“Komandante nagusia”

Ber mementoan, Collinsen influentzia gero eta azkarragoa zen. Otsailean, berak zuen De Valeraren ihesaldia antolatu eta kausitu. De Valera zuzenki Estatu Batuetara joan zen dirua biltzeko irlandar Errepublikaren kausaren alde. Orduan, Collins lehen lerroan zen. Apirilean, Dail Eireann-eko finantza ministro bilakatu zen. Berak zituen buxeta eta gerlako finantzamendua kontrolatzen. Udan, IRBko presidente gisa hautatua izan zen eta irailean IRAko argibide zerbitzuaren zuzendari bilakatu zen. Nornahi bezala, Dublingo karriketan bizikletaz ibiltzen zen, armarik eta eskoltarik gabe, zibilez jantzia, baina denek bazakiten gizon hori zela irlandar mugimenduaren egiazko buruzagia, independentziako gerlaren estratega (Tom Barry IRAko gudariak berantago erran zuen bezala: “Gizon hori zen, dudarik gabe, nazioaren armadako borrokaren buruzagia (...) Colllins, egiazki, ez bazen ofizialki ere, Errepublikako armadaren komandante nagusia zen”). Britainiar armada zinez azkarragoa baitzen, ez zen bataila ordenaturik probokatu behar. Orduan, Collinsek gerrilla moduko gerla eramanen zuen, enboskadak eta ustekabeko borrokaldi laburrak antolatuz. Erasoa bukatu eta, erasotzaileak fite naturan eta jendetzaren erdian aterpetzen ziren. Baserrialdeetan, Flying Columns militar talde arin eta mugikorrak zituen enboskadak eramaiten. Gainera, Collinsek “The Squad” taldea eraiki zuen britainiar magistratu “lanjerosenak” bai eta ere salatariak eta Dublingo gazteluko G dibisioaren britainiar detektibe lotsagarriak hiltzeko. 12 hiltzaile ziren, Irlandan “12 apostoluak” deituak zirenak.


“Igande odoltsua”

Irlandar gerrilla horren aitzinean, Londresko gobernuaren eta Dublingo gazteluaren arrapostua zinez gogorra izanen zen. Britainiar poliziak milaka agente errekrutatu zituen ordena berriz ezartzeko, ahal guziez. Horretarako, lehen gerlako soldadu eta ofizier anitz hartuak izan ziren, poliziari lotuak, baina ez zuten militar eta poliziako diziplina segitu behar. Haien ekintza legetik kanpo zegoen. Black and Tans edo Auxies talde horrek izialdura hedatu zuen Irlanda osoan. Dena on zen irlandar iraultzaileak suntsitzeko: lasterbideko hiltzeak, arpilatzeak, etxeen eta herrien suntsiketak. Britainiarren izialdura IRAren izialduraren kontra. Egoera horren sinboloa “igande odoltsua” izan zen. 1920ko azaroaren 21ean, Collinsen Squad-ak britainiar argibide zerbitzuetako 11 agente hil zituen. Britainiarren arrapostua odoltsua izan zen. Britainiar indarrek Croke Park-eko estadioaren ateak hautsi zituzten eta publikoari eta jokolarieri buruz tiratu zuten, 14 hil eginez (eta 62 kolpatu). Azaroaren 28an, Kilmichael-en, West Cork-eko dibisioak, Tom Barryk kudeatzen zuenak, Auxies-en konboi bat suntsitu zuen. Abenduaren 11n, britainiar poliziak sua ideki zuen Cork-eko zentroan. 1921eko martxoaren 19an, Crossbarryn, Tom Barryren dibisioak britainiarren 20 kamioi militar atakatu zituen (35 hil eginez). Gudu odoltsu horiek britainiar iritzi publikoa akitzen zuten eta gaitzespen handiaprobokatzenEstatu-Batuetan. Nazioarteko presioaren aitzinean, tratu sekretuen tenorea etorri zen.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3661. zbk

Gure Hitza | 2022/09/22

Ondarea gogoan

Janbattitt Dirassar

Iragan dira beraz Ondarearen Egunak. Oro har, ukan dute arrakasta ederra. Zernahi hitzordu eskuin eta ezker. Mota guzietarik. Egia da ondareak biziki eremu zabalak hartzen dituela eta anitz gisetara. Ondare hitza bera kasik arrotza ginuen haatik ez oraino hain aspaldi. Gaurregun noiznahi sartzen dugu gure solasetan.

Joan den egunean norbaitek hauxe erraiten zaukun, gai hori gogoan, egun guziak ontsalaz ondarearenak behar gintuzkeela, ez bakarrik urtean asteburu bat. Hori ere egia handia izan behar da.

Behin, euskaltzale argi batek gauza bera erraiten zuen euskararentzat. Ez dela euskararen egunik izaiten ahal, egun guziak hala direla eta gisa hartarat behar dugula beraz bermatu eta ernatu.

Behin, gertatu nintzan Estrasburgo hirian eta segitzaile batzuekin bisitatu ginuen hango katedrala, munduko ederrenetarik izan behar dena. Obran ari ziren karraskan. Norbaitek galdetu zuen noiz arte iraun beharra zuten o...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016