Egun eta bihar | 2022ko Irailaren 22a

Agian ez!

J-B D

Zonbait egun Emmanuel Macron lehendakariaren ondotik, gai beraz mintzatu da Elisabeth Bornegobernuburua, xehetasunetan gehixago sartuz. Eta bai, biziki kasu egin behar dugula argindarra eta hiriko gasa ez sobera gastatzeari. Guhaurren onetan eta denen onetan! Den hoberenetik haatik, heldu den urtean indargai horiek berriz kariotuko direla. %15ez nunbait han oraiko ustez. Azpimarratuz kariotze handiagoa ere balitakeela gobernua ez balitz erne ibilki. Andere hori ez zen haatik hola mintzo bera ez zeno gobernuan, Macronekin ditake hola faltsutua! Goazen aitzina!

Erran du ere kariotze pisuago bat izaiten ahal litakeela negua hein bat bortitza izaiten balitz bainan hori nehork ezin erran hoinbeste denbora aitzinetik! Uda bero baten ondotik ere negua izaiten ahal bipil-bipila!Izotza merke, hotz handiak ere ba! Jadanik ere gertatua da holako zerbait eta aldi bat baino gehiago gainerat! Agian ez da halere heldu den negu hortan holakorik izanen.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Egun eta bihar | 2022/09/22

Etorkin horiek

J-B D

Lehendakariak prefetak bildu ditu Parisen eta besteak beste erran diote lege berri bat nahi lukeela martxan ezarri heldu den urte hortan eta hori etorkinak gogoan. Aitortuz sail hortan badela molde txar frango ez direnak hola eta hola alde bat onesten ahal. Ez ahantz haatik Macron kargutan jarria dela duela bost urte eta erdi. Azkenean ohartzen da beraz delako molde txar horieri.

Dena den, nolako legea litakeen, eta nola pasaraz lezakeen, gisa hortako gehiengoa nolazpait segurtaturik, hori ez da ageri. Bi xede nagusi aipagai halere, alde batetik hobeki laguntzea gure artean xintxoki kokatuak diren etorkinak eta bestetik larderia gehiago agertzea, Frantziatik kanpo despedituz, paperrik gabe egoki direnentzat, arrunt gure bizkar nolazpait. Xede onak beharbada anitzen gustuko bainan nola gauzatzen ahalko diren hori besterik da. Eskuin eta ezker arrunt ikusmolde desberdinak agertzen-eta, eta biziki aspaldian, gai minbera horietaz.

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2022/09/22

Miarritzen bildu dira

Miarritzen%20bildu%20dira

Errepublikano eskuindar alderdiko deputatu eta zenaturrak Miarritzen bildu dira. Hori zuten beren uda huntako gogoetaldi saila, ontsalaz urte guziz muntatzen dutena, aurten arras berezia halere, ez dute aise ukatzen ahal, alderdiburu berri baten hautatzeko tenorea hurbiltzen ari baitzaiote. Hautu hori heldu den abenduan dute trenkatu beharra bainan oraindanik ez dute besterik gogoan. Miarritzen ere denek hori zuten gogoan, edo deblauki edo erdi isilka bezala. Alde batetik alderdiburu berri baten hautatzea beraz bainan denbora berean ahal bezen garbi finkatzea alderdiak nolako bidea hartu behar duen, beren artean ez baitira hain ados alabainan. Duela bi aste hemen berean ginion bezala, bi hautagai agertzen dira ausartenak, Eric Ciotti eta Bruno Retailleau bainan Miarritzeko biltzar hortan hirugarren bat anitz mintzatu da, alderdia errotik berritu nahi omen duena, Aurélien Pradié, Lot departamenduko deputatua, oraino arras gaztea ho...

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2022/09/22

Ez kexa!

Lurraldeburuak bildu dira Vichy hirian, biziki ur ona ausarki edaten omen den herri alegera batean. Elisabeth Borne gobernuburua bera ere izan zaiote bisitaz. Beren arteko harremanak ez dira beti hain lasaiak izan. Aldi huntan hobeak iduriz segurik. Ez kexa eta ez kexa, denek elgarrekin behar dugu lanean arizan, batzuk eta bestek holako zerbait dute gehienik erakustera eman beren solasetan. Gobernuburua kasik lausenguka beraz, doi bat txalotua ere izaiteraino.

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2022/09/22

Beste bat?

J-B D

Izurritea berriz azkartzen ari da, lekuka segurik, eta bereziki Frantzia iparraldean. Berriz eraso handi bat beharko ote den jasan, batzuk ez dute beste beldurrik. Ikerle askok diotenaz udazkena sasoin minbera eta kezkagarria izaiten ahal.

Irakurri segida

3661. zbk

Gure Hitza | 2022/09/22

Ondarea gogoan

Janbattitt Dirassar

Iragan dira beraz Ondarearen Egunak. Oro har, ukan dute arrakasta ederra. Zernahi hitzordu eskuin eta ezker. Mota guzietarik. Egia da ondareak biziki eremu zabalak hartzen dituela eta anitz gisetara. Ondare hitza bera kasik arrotza ginuen haatik ez oraino hain aspaldi. Gaurregun noiznahi sartzen dugu gure solasetan.

Joan den egunean norbaitek hauxe erraiten zaukun, gai hori gogoan, egun guziak ontsalaz ondarearenak behar gintuzkeela, ez bakarrik urtean asteburu bat. Hori ere egia handia izan behar da.

Behin, euskaltzale argi batek gauza bera erraiten zuen euskararentzat. Ez dela euskararen egunik izaiten ahal, egun guziak hala direla eta gisa hartarat behar dugula beraz bermatu eta ernatu.

Behin, gertatu nintzan Estrasburgo hirian eta segitzaile batzuekin bisitatu ginuen hango katedrala, munduko ederrenetarik izan behar dena. Obran ari ziren karraskan. Norbaitek galdetu zuen noiz arte iraun beharra zuten o...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016