Hegoaldean | 2022ko Irailaren 22a

Laugarren txertoa

Gotzone Sagarduy Jaurlaritzako osasun arduradunak jakinarazi du Covidaren ala gripearen kontrako laugarren txertoa irailaren 26tik emana izanen dela. Lehentasunez 80 urtetik goiti duten adinetakoei eta erresidentzietan direnei. Ordurako gobernuak milioi bat dosi eskuratzea espero du.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2022/09/22

Michelinen gora beherak

Enpresako zuzendaritzak langileen ordezkaritzarekin egin bilkuran, jakinarazi die asteburu zenbaitetanez dutela lanik eginen, autoen muntatzeko materiala eskas izanez, halaber salmentak ere uste edo nahi baino emekiago badoaz. Halaber zuzendaritzak jakinarazi du Omiasainduko zubian lanik ez dutela eginen. Zuzendaritzak dio 270.000 txapa eta 430 tona errota gutiago eskuratu dituztela. Bainan lanaren malgutasuna kudeatzeko langile eta nagusiek sinatutako akordioari esker, langileek ez dute soldatarik galduko. Geldialdiak 3.500 langileetarik, 1.845 hunkituko ditu.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2022/09/22

Juan Karlos Izagirre EH Bilduk Donostiako alkate gaia

Juan Karlos Izagirre izanen da berriz EH Bilduren hautagaia Donostiako alkatea izateko, alderdi kideekzuzendaritzaren proposamenari oniritzia ematen badiote. Hamarkada honetan sendagileak ibilbide handia egin du. Ohi den bezala, izendatzea formazioaren militanteek berretsi beharko dute, zabalduko den prozesuan. Lanbidez medikua da, 1963an sortua eta 2011tik 2015era Donostiako auzapez egon zen. 2015eko hauteskundeetan Eneko Goia (EAJ) nagusitu zitzaion eta EH Bildu oposiziora pasa zen. Orduan Izagirre mediku lanetara itzuli zen. Azken agintaldian Gipuzkoako Batzar Nagusiko EH Bilduren taldeko eleduna izan da. Orain berriz, Izagirrek Herriko Etxera itzultzeko parioa egin du.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2022/09/22

Siemens Gamesa

ELA eta CCO sindikatuak biltzekoak dira enpresako zuzendaritzarekin geroa nola datorkien jakiteko. Siemensek Gamesa erosi eta, bere barne ber-antolamenduak burutzen ari ditu. Nahiz eta jarduera eolikoak haizeak alde izan, energia berriztagarriei esker munduan dituen 245.000 langileetarik, 21.800ek Nafarroan dute lana. Horien beldurra da enpresak langile kanporatzeak iragarriko dituela.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2022/09/22

Volkswagen

Maria Chivite Nafarroako gobernu burua biltzekoa da enpresa komitearekin geroari buruz hitz egiteko eta bereziki auto elektrikoen ekoizpena non eta nola eginen den jakiteko. Gaur-egun 4.800 langile baditu, Landabenen Nafarroan. Material falta alde batetik, autoen fabrikatzea Nafarroan ala Katalunian zenbat eginen dituen argitzea bestaldetik, langileen ordezkariek xehetasunak nahi lituzkete.

Maria Chivitek eskatu du, gai horrekin ez nahaskeria politikorik sartzea eta oraingoz enpresak iragarri du 2026an hasiko direla auto elektrikoen ekoizten. Hala nola -Skoda eta SUV- auto ekoizten hasia da. Zurrumurru zenbaiten arabera, enpresak 50.000 autoren fabrikatzea Nafarroatik Kataluniara alda lezake, bainan enpresak sei hilabete guziz edo urtean behin aztertzen eta banatzen du bi lurralde horien artean ekoizpena, 350.000 ekoitzi autoetara heltzeko.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2022/09/22

Etxalarko usategiak

Urte guziz bezala, Etxalarko usategietako postak enkantean salduak izan dira. Bi asteburuz, bi haitadatan egiten dira enkanteak. Orotara 38.901 eurotan salduak izan dira, 2.098 euro oinarrizko prezioa finkatua baino gehiago.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2022/09/22

Lur ikara

Ortzirale goizean, 3:34 orenean, Erroko lurraldea epizentroa lur ikara batek astindu du. Orreaga eta Eugi artean izan da, Geografia Institutuaren arabera. Jende zenbaitek lurraren ikara senditu dute, nahiz eta ahula izan.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2022/09/22

Baztan: Erdizko harrobiaz herri galdeketa

Baztan:%20Erdizko%20harrobiaz%20herri%20galdeketa

Baztango Batzar nagusiak gehiengoz erabaki du, Magnesitas Navarra enpresak Erdizen duen harrobi proiektuaz Baztango biztanleak galdeketatzea. Magna enpresak, uztailaren 29an, Nafarroako gobernuari proiektuaren nondik norakoak aurkeztuak dizkio. Gobernuak hiru hilabeteko epea badauka erantzuna emaiteko. Baztango Batzarrak epe hori baliatu nahi du galdeketaren egiteko, zeren dionaz harrobiaren proiektuak baztandar guziak hunkitzen ditu. Batzarreko bozaldian, 24 galdeketaren alde, 3 kontra eta 2 abstenitu dira. Baztango udalak urriaren 13an antolatuko du kontsulta,

bozkatzeko baimenduak izanen dira 18 urtez gorako baztandar guziak, gutienez 12 hilabete daramatzatenak Baztanen bizitzen.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2022/09/22

Guggenheim dohainik erkidegoko herritarrentzat

Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrek Guggenheim Bilboko Museoa dohainik bisitatzeko aukera ukanen dute, urriaren 25etik abenduaren 2ra, “Denontzako BBK artea” ekimenaren eta museoaren 25. urteurrenaren karietara. Museoaren 25 urteak ospatzen jarraitzeko,Joaquin Achucarro, Mastodonte, El Niño de Elche eta Escuderoren “Sinfonia mitica” kontzertuak izanen dira. Urteko azken hiruhilekoan zehar, 25. urteurrena ospatzen jarraitzeko, Juan Ignacio VidarteGuggenheim Bilbao Museoko zuzendari nagusiak egitaraua aurkeztu du. BBKk babestutako ekimena "museoaren sustraitzea herriari eskertzeko modua da, urte guzi horietan erabakigarria izan baita arrakastan" adierazi du. Sarrerak erreserbatzeko epea urrian zabalduko da.


Irakurri segida

Hegoaldean | 2022/09/22

Energia berriztagarriak: parke eoliko proiektua

Munduko beste lurraldeetan bezala, Euskal Erkidegoan autonomia energetikoa aktualitate gorrian da. Are gehiago Statkraft norvegiar enpresak Arabako mugan duen proiektuaren inguruan. Gaur-egun behar duen bere energiaren %10a baizik ez du ekoizten eta energiari buruzko mendekotasuna arras larria da. Statkraft Norvegiako enpresak, energia berriztagarrien Europako ekoizle nagusiak, Iñigo Urkullu lehendakariari Arabaren eta Gipuzkoaren arteko mugan bi parke eoliko eraikitzeko proiektua aurkeztu dio. Inbertsioak 90 milioi euroko neurria gaindituko luke. 2022ko irailean, Euskal Erkidegoan lau parke eoliko badabiltza etabeste hamabi administrazio bidean daude.

Euskal Erkidegoan martxan dauden lau parke eolikoak: Badaia, Oiz, Elgea-Urkilla eta Bilboko portuan dira. Azken hilabeteotan, energiaren gaineko itxaropenak erabat aldatu egin dira. Euskadi uhartea da, eta bere energiaren %10 soilik ekoizten du. “Gure mendekotasuna oso handia da, energia-proiektuak garatu behar ditugu, urteak...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2022/09/22

Proiektuaren formula berriztagarria

Statkraft enpresako zuzendariek lehendakariari azaldu diotenez, Statkraften estrategia epe luzeko engaiamendua izanen da, Euskadin bertako herritarrek ala enpresek bat egin dezaten. Horretarako, Statkraft parte-hartze soziala sustatzeko formulak erabiltzen ari da, hots tokiko komunitate energetikoak. Horrela, proiektuak eragina izanen duen udalerrietako ala inguruko herritarrek Euskadiko trantsizio energetikoaren prozesu zuzenean parte hartzeko aukera ukaitea nahi dute, argindar kostuetan onura ekonomiko zuzena nabaritzeko.

Konpainiak dagoeneko udalerri batzuk jakinaren gainean jarri ditu, Azpeitia bezala. Statkraft ekoizpen hidroelektrikoan liderra eta energia berriztagarrien Europako ekoizle nagusia da. Norvegiako konpainiak 4.800 langile ditu 19 herrialdetan.

Irakurri segida

3661. zbk

Gure Hitza | 2022/09/22

Ondarea gogoan

Janbattitt Dirassar

Iragan dira beraz Ondarearen Egunak. Oro har, ukan dute arrakasta ederra. Zernahi hitzordu eskuin eta ezker. Mota guzietarik. Egia da ondareak biziki eremu zabalak hartzen dituela eta anitz gisetara. Ondare hitza bera kasik arrotza ginuen haatik ez oraino hain aspaldi. Gaurregun noiznahi sartzen dugu gure solasetan.

Joan den egunean norbaitek hauxe erraiten zaukun, gai hori gogoan, egun guziak ontsalaz ondarearenak behar gintuzkeela, ez bakarrik urtean asteburu bat. Hori ere egia handia izan behar da.

Behin, euskaltzale argi batek gauza bera erraiten zuen euskararentzat. Ez dela euskararen egunik izaiten ahal, egun guziak hala direla eta gisa hartarat behar dugula beraz bermatu eta ernatu.

Behin, gertatu nintzan Estrasburgo hirian eta segitzaile batzuekin bisitatu ginuen hango katedrala, munduko ederrenetarik izan behar dena. Obran ari ziren karraskan. Norbaitek galdetu zuen noiz arte iraun beharra zuten o...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016