Mundu zabalean | 2022ko Irailaren 22a

Munduko futbol kopa ezin jasana

M.O.

Munduko%20futbol%20kopa%20ezin%20jasana

Kronika huntan berean aipatu ginuen Qatar-en, azaroan iragaitekoa den munduko futbol txapelketarentzat lanean ari direnen baldintza txarrak. Ondorioz bederen 6.500 bat langile hilak izan dira, Qatarreko agintariek 37 bakarrik izan direla agertzen dutelarik. Gehienak indiar langile migratzaileak dira, baliatuak izanez, lan baldintza dorpeak jasan dituzte, miseriazko lansaria eskuratzen zutela. Munduko Kopako azpiegitura guziak eraikitzera masiboki etorri langileen bizimolde deitoragarria aipagai delarik, emirerriak tratu txar ala axolagabekeria ez dela izan defendatzen da.

Egoera hori dela eta, eraikuntza lanetan esplotatuak izan direnen alde, Amnesty International erakundeak nazioartean populazioak egoera horren berri ukan dezan eta beren iritzia adieraz dezaten, inkesta bat abiatua du. Helburua da jende horien kalte-ordainak kontutan hartuak izan daitezen. 17.000 pertsonek erantzun dute, %73a eskaera horren alde agertu da, horietan futbolzale anitz. Erantzun duten pertsonek, beren herriko futbol elkarte nazionalak kontrako jarrera azkarra har dezan galdegiten dute. Futbol-elkarte nazionalak FIFAko partaide izanez, langile migratzaileen kalte-ordainak, bai eta giza eskubideen nazioarteko arauen babesteko erantzukizuna dutela uste dute.

Txapelketa boikotatzeko deialdiak gero eta handiagoak dira. Horietan ezagunak diren Eric Cantona (Manchester United) edo Philipp Lahm (Bayern Munich) futbolariak, ez dutela parte hartuko abisua zabaldu dute, salatuz jendeen eskubideen urraketa izan dela. Momentuz, Qatarren jokatzeari uko egin dutenetan, ez da jokalari profesionalik, ez eta federaziorik. 2021eko martxoan Europako hainbat selekziok, hala nola Norvegia, Alemania eta Herbehereak egoera horren salatzeko ekintza sinbolikoak egin zituzten, zelaian kamisetak jantziz. Klase politikoaren baitan ere, ekitaldiaren inguruan anitzek erresalbuak agertu dituzte, baina gutik boikota egitera. Hedabideen aldetik ere mementoan ez da ihardukitze handirik, Reunion ugarteko egunkari bat salbu, “Gu gabe” titulu pean mezua agertu du.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Mundu zabalean | 2022/09/22

Monarkiak: urtero zenbat gostatzen du

M.O.

70 urteko erregealdiaren ostean, Erresuma Batuak bere erregina galdu berri du. Sistema monarkikoa beste garai batekoa iduri badu, oraindik Europako kontinentean 12 herrialde monarka batek kudeatzen ditu. Europar Batasunean 6 monarkia dira: Belgika, Danimarka, Espainia, Luxenburgo, Herbehereak eta Suedia, “monarkia konstituzionalak” dira. Europako kontinentean bi aldiz gehiago dira, beste sei gehitu behar baitira, orotara 7 erreinu, 2 printzerri eta dukerri handi bat daude. Beste 10ak ez bezala ondoretasunik gabeko bi monarkiak badira, lehena Andorrako printzerria, nun bi ko-printze dauden, Frantziako estatuburua eta Urgelleko apezpikua, bigarrena Vatikanoa, nun monarka Aita Saindua den.

Monarkia absolutuak ez bezala, “monarkia konstituzionaletan” mugatutako eskumenak dituzte. Botere politikoa lehen ministro baten esku da, hau da gobernuburua, monarkek baimendua.

Monarka horiek estatueri, beraz herritarreri, gastuak eragiten dituzte, begiratu dugu zenbat gostatze...

Irakurri segida

3661. zbk

Gure Hitza | 2022/09/22

Ondarea gogoan

Janbattitt Dirassar

Iragan dira beraz Ondarearen Egunak. Oro har, ukan dute arrakasta ederra. Zernahi hitzordu eskuin eta ezker. Mota guzietarik. Egia da ondareak biziki eremu zabalak hartzen dituela eta anitz gisetara. Ondare hitza bera kasik arrotza ginuen haatik ez oraino hain aspaldi. Gaurregun noiznahi sartzen dugu gure solasetan.

Joan den egunean norbaitek hauxe erraiten zaukun, gai hori gogoan, egun guziak ontsalaz ondarearenak behar gintuzkeela, ez bakarrik urtean asteburu bat. Hori ere egia handia izan behar da.

Behin, euskaltzale argi batek gauza bera erraiten zuen euskararentzat. Ez dela euskararen egunik izaiten ahal, egun guziak hala direla eta gisa hartarat behar dugula beraz bermatu eta ernatu.

Behin, gertatu nintzan Estrasburgo hirian eta segitzaile batzuekin bisitatu ginuen hango katedrala, munduko ederrenetarik izan behar dena. Obran ari ziren karraskan. Norbaitek galdetu zuen noiz arte iraun beharra zuten o...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016