Orotarik | 2022ko Irailaren 22a

AURKIKUNTZA?

Epelondo

Iragan uztailean, Frantzisko Aita Saindua Kanadan ibili zen, “penitentzia bidaia” deitu bisita luze baten karietara. Eliza katolikoak badu gauza asko barkarazteko, hainbat modutako abusu salatuetatik hasi eta, hemen berean, jada aipatuak ditugun barnetegi zakarretaraino. Ildo beretik ikusi dugu pasa den astean, Inuit herrikide talde bat Lyonen, Macron presidenteari, eraso sexual egilea izatea leporatzen dioten misionest zahar baten Kanadarako estradizioa eskatzen. Kanadan, Frantzian ez bezala, krimena horiek ez dira sekula preskribitzen. Eta Frantziak ez omen ditu bere hiritarrak estraditatzen, ustezko haur bortxatzaileak izanagatik...

Baina gure gaurko kronika ez doa hari horretatik. Mundu Berrian, Amerikar kontinentean alaina, elizak bere onerako finkatu zuen Aurkikuntzaren Doktrina ezaguna dabil indarrean. Autoktonoek espero zuten hitzik ez zuen ahoskatu Frantziskok doktrina horren kondenatzeko, indigenen eta elizaren arteko harremanak oinarri “egalitarioagoetan” berriz abiaraztearren. Aita Sainduaren isiltasuna, elkorra suertatu zen, oihartzun beldurgarrikoa. Doktrina hori, 1493an plazaratu zen Inter caetera bülarekin, eta horren arabera, Kristobal Kolonek “deskubritu” Amerika zabala, portugesen eta espainolen artean banatu zuen elizak. Autoktonoen lurrak inoren terra nullius delakoak izanki, konkistatzaile frantses eta ingelesek ere arraiki berengana zitzaketen iparraldean.

Elisabet II Ingalaterrako erregina joan zaigun honetan, -goian bego-, agertu dira Kolonbia Britaniarreko komunitateak galdera bera egiten Charles III Londresko erregeari, Lehen Nazioak funtsez eta duintasunez desjabetzea zilegitzen duen aurkikuntzaren doktrina abandona dezala hots, konkistatzaile eta konkistatuen arteko adiskidetzea bideratzeko.

Horrelakorik egitzen ahal baldin bada...


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Orotarik | 2022/09/22

Haziak idazle: BIDAIA

Roxane Olhats eta Nahia Amorena Baigorriko Donostei Kolegioa

Haziak%20idazle:%20BIDAIA

Ametsetan sartu zen. Orduan jaiki zen. Shams ad-din abu abd allah muhammad ibn ibrahim al-Luwati at-Tanyik ikusten zuen xoria oraino hor zela eta deitu zuen bainan xoriak ez zuen deus entzuten eta mendiaren gainean pausatu zen.

Gizonak xoriari mintzatu nahi zuen, oinez joan zen. Herri batzuetan pasatu zen, Ortzaizen, Baigorrin, Bankan eta Alduden. Jendeei galdegin zuen xori handi bat ikusi zuten edo ez. Ondotik, Roxane deitzen zen neskari, berdin galdegin zion ikusi zuenez. Bainan neskak ez zuen deus ikusi. Halere Lupulu ostatuan baso bat pagatu zion.

Bere bidea segitu zuen eta beste hiri batera arribatu zen, Baigorri deitzen zena. Baigorrin jendeak gaixtoak ziren eta ez zuten harekin mintzatu nahi. Triste zen eta bere buruarekin mintzo zen. Biharamunean jaiki zen eta bidea Bankaraino segitu zuen. Bankara heldu eta, mendi anitz bazirela ikusi zuen eta biziki ederrak zirenak. Kurritu nahi zuen, oihanean galdu zen. Handik atera eta, beste xori bat, ederra zena, ikusi zue...

Irakurri segida

Orotarik | 2022/09/22

Itsas Bazterretik: Azterketak euskaraz: ni prest naiz! Gu prest gaude!

Piarres Larazbal Kolegioa

Itsas%20Bazterretik:%20Azterketak%20euskaraz:%20ni%20prest%20naiz!%20Gu%20prest%20gaude!

Ikasturte berri hau indarberriturik abiatzen dugu, euskaraz ikasten duten ikasleek azterketak euskaraz pasatzeko eskubidea azkenean lortuko dutelako itxaropenarekin.

Azken urteetan eta bereziki jaz, borroka azkartuz eta antolatuz joan da, gure aldarrikapena euskal jendartearena dela frogatu dugu: gaur-egun Euskal Herriaren gehiengo batek argi du frantses gobernuak bere hizkuntza politika diskriminatzailea aldatu behar duela, euskaraz ikasten duten ikasleen azterketak euskaraz antolatuz eta zuzenduz.

Irailaren 14an, frantses Hezkunde Nazionaleko ministro berriaren kabinetearekin iragan den bilkurak aterabideak eraginen dituela espero dugu. Ezin dugu besterik pentsatu.

Ez balitz hala, gure aldarrikapena lortu arte borrokatzen segituko dugu, tinko eta gogotsu.

Anartean gu prest gaude!

Irakurri segida

Orotarik | 2022/09/22

Francis Basterot

Txomin Heguy

Antzerkilari, antzerki erakasle, taula zuzendari, poeta, Euskal Herriaz maitemindua eta euskal antzerkiaren laguntzaile sutsua.

Francis Basterot joan berri zaigu. Urte luzeetan plaka esklerosia jasan du, apurka-apurka honen gorputza mendratuz eta azkenean amore ematera behartuz. Anitzentzat hain segur, Francis Basteroten izen abizenek ez dute gaur-egun oihartzun handirik. Alta bada, kasik hogei urtez, 1980ko hamarkadatik 2000 urteak arte, diskretuki baina tematsuki, Francisek lan jarraikia bezain emankorra egin zuen Iparraldeko euskal antzerki munduan. Baionan sortua, hogei urtetik hara Bordelera joan zen lan egitera eta bizitzera. Hezitzaile, animatzaile eta oroz gainetik, antzerkizale gisa aritu zen.

Epe labur batean, ofizioz jokolari izan zen, baina bere funtsezko nahikari hori, 1973tik hara hamarkada batez obratu zuen Bordeleko Tivoli jesuiten eskola famatuan. Antzerki-hezkuntza esperientzia aitzindari hori miresgarri moduan kondatu zuen “Un comédien à l’école...

Irakurri segida

3661. zbk

Gure Hitza | 2022/09/22

Ondarea gogoan

Janbattitt Dirassar

Iragan dira beraz Ondarearen Egunak. Oro har, ukan dute arrakasta ederra. Zernahi hitzordu eskuin eta ezker. Mota guzietarik. Egia da ondareak biziki eremu zabalak hartzen dituela eta anitz gisetara. Ondare hitza bera kasik arrotza ginuen haatik ez oraino hain aspaldi. Gaurregun noiznahi sartzen dugu gure solasetan.

Joan den egunean norbaitek hauxe erraiten zaukun, gai hori gogoan, egun guziak ontsalaz ondarearenak behar gintuzkeela, ez bakarrik urtean asteburu bat. Hori ere egia handia izan behar da.

Behin, euskaltzale argi batek gauza bera erraiten zuen euskararentzat. Ez dela euskararen egunik izaiten ahal, egun guziak hala direla eta gisa hartarat behar dugula beraz bermatu eta ernatu.

Behin, gertatu nintzan Estrasburgo hirian eta segitzaile batzuekin bisitatu ginuen hango katedrala, munduko ederrenetarik izan behar dena. Obran ari ziren karraskan. Norbaitek galdetu zuen noiz arte iraun beharra zuten o...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016