Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2022ko Azaroaren 24a

Sortze - Euskaraldia: Pontx pailazoa eta kantu bazkari arrakastatsua - QUIZZ gaualdia - Pilota

Sortze%20-%20Euskaraldia:%20Pontx%20pailazoa%20eta%20kantu%20bazkari%20arrakastatsua%20-%20QUIZZ%20gaualdia%20-%20Pilota

Sortze

Joan den azaroaren10ean, Erreñetean bizi diren Amélie Aunon eta Bruno Hirigoyen andere jaunek Luken izendatu duten semeari ongietorri egin zioten. Gure goresmenak aitama uroseri eta zorionak sortu berriari.


Euskaraldia: Pontx pailazoaren eta kantu bazkariaren arrakasta

Joan den astean erran ginuen, Euskaraldiaren karietara gure herrian programa ederra pentsatua zela, 4 animazio proposatuz. Joan den asteburuan berean biga iragan ziren, biak ere arrakastatsuak. Ostiral arratsalde apalean lehenik, Pontx pailazoa hor genuen Aiherrako Denen Etxean, “Etxeko altxorra” ikusgarriarekin. Beltzuntze elkarteak zuen hori eskainia, gure herrian lehen aldikoz elkartuz eskola publikoetako, pribatuetako eta ikastoletako haurrak. Aiherratik eta auzo herrietarik, eskola bururatu bezain laster etorri ziren 125 haur, erakasle eta burasoekin, Denen Etxea tanpez betetzen zutela. Oren bateko ikusgarria segitu eta gozatu zuten. Plazer bat zen ikustea haur horiek euskarazko ikusgarria segitzen eta honetan parte hartzen. Bururatzean pailazoak haurrei goxokiak eskaini zituen eta Beltzuntze elkarteak sagar jusa.

Biharamunean, kantu bazkariaren aldi, Ezkia ikastolako lehengo eta oraiko aihertar buraso eta ikasleek antolaturik, Denen Etxean, Ezkia Ikastolaren 50. urtebetzearen karietara. Adin guzietako 170 bazkaltiarrek, kantariek eta musikariek parte hartu zuten, elgarretaratze alai honetan, bazkari denboran eta ondotik berant arte sekulako kantuak xaramelatuz. Bazkari ona, giro alaia, hots hitzordu kausitua! Euskaraldiak segitzen du oraino, heldu den larunbat arratseko Quizz gaualdiarekin.

Larunbatean, QUIZZ gaualdia, Gozategia ostatuan

Euskaraldiak segitzen du, larunbat iluntzean animazio berezia proposatua zauku, (19:00) Gozategia ostatuan, QUIZZ gaualdia, haur ala helduentzat. Hau da euskararen erabilpena bultzatzen duen joko bat, honetan euskaldunak ala euskara ikasten eta konprenitzen dutenak parte harraraziz. Taldeka parte hartzen da eta animatzaile batek egin galdeei arrapostua eman behar zaie. Galdeak edozein motakoak izan daitezke: kultura orokorra, kirola, aktualitatea, musika, sail edo alor guzietakoak. Izena oraino emana ez dutenek, beltzuntzeelkartea@gmail.com edo 06-22-37-96-50 zenbakira idatziz edo deituz egin lezakete. Azken mementoko izen emaiteak onartuak dira. Bistan da, gaualdi denboran edo ondotik, Oier sukaldariak proposatu pintxoak jastatzen ahalko dira. Ongi etorri deneri!


Pilota txapelketako finalean, neskek galdu

Iparraldeko pilota batzordeak antolatu txapelketa gure neska gazteentzat joan den ibiakoitzean bururatu zen, Uztaritzeko trinketean. Palaz trinketean ari dira pilota goma hutsarekin, txapelketa ederra eginik, Maiana Durruty eta Emma Etcheverry aihertarrek galdu dute Denek Bat-eko Zoe Moustirats eta Ermine Barberarenaren kontra, 3 mantxetan (09/15; 15/14; 05/10). Finalean galdu baldin badute ere, ez da batere gaizki hein hortara heldurik. Biba zuek!


Ostiral arratsean, pintxo eta kontzertuak

Gozategia ostatuan, Oier sukaldariak animazio berezia antolatzen du, heldu den ostiral arratsean (18:30). Bi talde ikusten eta entzuten ahalko dira, bat bestearen ondotik, SUNK (20:00) eta Max & The Brainiacs (21:00). Bistan da musika entzunez, ahotik ezin utzizko pintxoak jastatzen ahalko direla. Ongi etorri deneri!


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3671. zbk

Gure Hitza | 2022/11/24

Marte planetatik begira!

Menane Oxandabaratz

2022ko azaroaren 15a, Marte planetatik estralurtar bat Lur planetari begira da. Ohartzen da gune horretan anitz jende uli batzuk bezala eskualde guzietan ibilki direla, nola ez egun horretan 8 miliarreko herritarren muga Lur planetak gainditu du!

Hobeki begiratuz ohartzen da borobil handi horretan, Pirinio mendien mendebaldean kokatua den gune ttipi batean mugimendu anitz badela. Gune hori Euskal Herria deitzen da. Horko jendeak mintzatzen entzuten dituenean, hizkuntza horren musikak beharri xiloa inarrosten dio! Euskara da!

Ez da harritzekoa estralurtar horrek ikusten baditu pertsona horiek zalapartaka ibilki. Lurralde horretan, euskaldunak deitzen direnak, kultura aberatsa dute eta eginahalak egiten dituzte belaunaldiz belaunaldi arbasoen ohidurak atx...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016