Herriz Herri - Azkaine (L) | 2022ko Azaroaren 24a

Urriko bizi gertakizunak - Panpiren omenez - Bortizkeriari aski

Urriko%20bizi%20gertakizunak%20-%20Panpiren%20omenez%20-%20Bortizkeriari%20aski

Urriko bizi gertakizunak

Sortzeak: Le Charpentier Lorea, Azarete Allande, Idiart Albistur Alma. Ezkontzak: Carricaburu Frédéric eta Elduayen Mayalen, Betz Anthony Kévin eta Pittaluga Charlotte Moniue Fidéle, Chlodny David Jean-Bernard eta Woerli Marie Paule Annick, Blot Alexandre J.J eta Achiary Aines Joana. Heriotzak: Hugonet Marie-Françoise, Urchoegia Jean-Manuel, Laubie Alain Jean-Michel, Marfin Suzanne Césarine.

Panpiren omenez

Gan den larunbatean izan da mugimendu Azkaingo plazan, duela abantzu urtea zendu zen Panpi Laduche pilotaria ohoratzeko. Herriko seme batek ongi irabazia eta merezi zuen omenaldia ukan du, berataz oroitzeko, herriak erabaki du herriko pilota plazari bere izena ematea. Baina domaia da goiz hortan agertu duten harrian Fronton Pampi Laduche soilik irakurtzen ahal dela!

Bortizkeriari aski

Emazteek jasaiten dituzten indarkerien kontra elkarretaratzea antolatua da, herriko plazan, hazilaren 25ean, ostiralez (19:00). Auzapezak eta berdintasun batzordeak gomitatzen dituzte herritarrak parte hartzera.




Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3671. zbk

Gure Hitza | 2022/11/24

Marte planetatik begira!

Menane Oxandabaratz

2022ko azaroaren 15a, Marte planetatik estralurtar bat Lur planetari begira da. Ohartzen da gune horretan anitz jende uli batzuk bezala eskualde guzietan ibilki direla, nola ez egun horretan 8 miliarreko herritarren muga Lur planetak gainditu du!

Hobeki begiratuz ohartzen da borobil handi horretan, Pirinio mendien mendebaldean kokatua den gune ttipi batean mugimendu anitz badela. Gune hori Euskal Herria deitzen da. Horko jendeak mintzatzen entzuten dituenean, hizkuntza horren musikak beharri xiloa inarrosten dio! Euskara da!

Ez da harritzekoa estralurtar horrek ikusten baditu pertsona horiek zalapartaka ibilki. Lurralde horretan, euskaldunak deitzen direnak, kultura aberatsa dute eta eginahalak egiten dituzte belaunaldiz belaunaldi arbasoen ohidurak atx...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016