Herriz Herri - Bidaxune (NB) | 2022ko Azaroaren 24a
Xarnegu: Euskaraldia
Xarnegu eskualdean ere Euskaraldiaren hamabostaldirako gertakari batzuk antolatuak dira.
Azaroaren 25ean “Ipuinak eta jokoak”: Bardozeko mediatekan eskola publikoko eta ikastolako ama
eskoletako ikasleentzat ipuinak irakurriak izanen dira, ondotik ezker paretan elkarrekin jokoetan ariko dira.
Azaroaren 30ean “mahai jokoak haurrentzat”: Bidaxuneko “L’atelier” gunean. Bi talde osatuko dira 3-6 urteko haurrentzat (10:00-12:00) eta 6-10 urtekoentzat (15:00-17:00).
Abenduaren 2an, Bardozeko zinegelan (19:00), “Amikuzeko ikastolak 50 urte” dokumentala ikusgai izanen da.