Herriz Herri - Hendaia (L) | 2022ko Azaroaren 24a
Mintzodromoa Hendaiako Gaztelu Aretoan
Euskaraldiaren baitan, Irun, Hondarribia eta Hendaiako Herriko Etxeek, Bidasoa-Txingudi kontsortzioaren laguntzarekin, abenduaren 2an “Mintzodromoa” antolatua da, “Bidasoan biz(h)itza. Euskararen korronteak busti zaitzala” lelo pean.
2018an Irunen egin zen azken Mintzodromoaren ekitaldia, Bidasoa-Txingudi Partzuergoak berriro antolatu nahi ukan du, euskaraz normaltasunez hitz egiteko helburua du. Ekitaldia Hendaiako Gaztelu Aretoan iraganen da (10:00-12:00), Euskaraldiaren kanpainaren baitan sartzen da.
Parte-hartzaileak 4-6 pertsonako taldeetan jarriko dira eta lasai hitz eginen dute. 50 minutuko saioan hiru gairi buruz hitz egiten da, bakoitzari 15 minutu eskainiz, denbora pasatu eta, pertsonak mahaiaz eta lagunez aldatzen dira.
Ekitaldia kitorik da, aldiz parte hartzeko beharrezkoa da izena emaitea, azaroaren 25a aitzin mintzodromoabidasoan@gmail.com helbidera.